GEU

GEU Arabako euskal hilabetekari bat izan zen. Euskarari eta euskal kulturari loturiko gaiak jorratzen zituen, Arabakoak eta Euskal Herrikoak batik bat. Hilero 3.000 ale inguru argitaratzen zituen, 2009ko abenduan iragarritako etenaldi arte.

GEU
Geu aldizkariaren 2009ko abenduko azala.jpg
Motatokiko informazioaren hilabetekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaGasteiz
Banaketa
Banatze-eremuaAraba
Historia
ZuzendariaEstitxu Breñas Gonzalez de Zarate
ukberri.net

Historia

1992an sortu zen GEU Elkartearen ekimenez, aldizkariak GEU Gasteiz izena zuela. Aldizkariaren aurkezpen testuak honela zioen: «argi utzi nahi dugu euskara indartu eta zabaltzearekin batera, Gasteizko gizarte-bizitza, bertako gora-beherak, arazoak, gertaerak, etab. jasotzea dela gure asmoa [...].»

85. zenbakiaz gero, GEU izenera aldatu zuten. Eduki anitzak jorratzen zituen, besteak beste, kultura, euskalgintza, bidaiak, artea, umorea eta historia. Azalak eta zenbaki bereziak izan ezik, zuri-beltzez argitaratzen zuten. 2007ko maiatzean 15 urte bete zituen 173. zenbaki berezi eta koloredunaren argitalpenarekin.

Zuzendaria Estitxu Breñas Gonzalez de Zarate zen.

Etenaldia

2009ko abenduan aldizkariaren argitaratzea eten egingo zutela iragarri zuten, batez ere arazo ekonomikoengatik.[1]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Estitxu Breñas: «GEU aldizkariak, gero arte... nik, agur...», 2009-12-09.

Ikus, gainera

  • Euskarazko aldizkarien zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.