Günter Herburger

Günter Herburger (Isny, Allgäu, 1932ko apirilaren 6a - Berlin, 2018ko maiatzaren 3a) alemaniar idazlea izan zen.

Günter Herburger
Bizitza
JaiotzaIsny im Allgäu, 1932ko apirilaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin, 2018ko maiatzaren 3a (86 urte)
Hobiratze lekuaIsny im Allgäu
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Q1645492 Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta gidoilaria
Jasotako sariak
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli
Bavariako Arte Ederren Akademka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa German Communist Party (en) Itzuli

IMDB: nm0378731 Musicbrainz: e6b9606e-5609-42c1-94c4-b3d78a07bcfa Discogs: 1807417 Edit the value on Wikidata

Sanskrito-, soziologia-, filosofia-, literatura- eta antzerki-ikasketak egin zituen, Munichen eta Parisen. 1964an Eine gleichmäßige Landschaft (Paisaia uniformea) argitaratu zuen, bere lehenengo kontakizun-bilduma. Liburuan herri-giro ukigabea deskribatzen du, aldaketetarako lekurik ez baina isilpeko desioz eta beldurrez betea. Eguneroko bizitzako esperientziak kontatzen zituen, giro politikoa eta soziala tartekatuz, lagunarteko tonuan, eta prosa aberatsa erabiliz bere formetan eta gaietan. Gai horiek berak erabiltzen zituen bere poesia-lanetan ere: Ventile (1966, Balbulak). Arrakasta handia izan zuen, baita ere, haurrentzat idatzi zituen abentura liburuekin: Birne kann alles (1971, Bonbilla edozertarako gauza da). Mundu modernoan bizi den eta era guztietako arazoei aurre egiteko gauza den kale-argi bat da liburu horretako protagonista. Baina Günter Herburgerren literaturaren funtsa bere eleberriak dira: Die Messe (1966, Meza) probintzietako mundu burges txiki batean bizi den pertsona baten ihesaldi ahaleginaren deskribapena; Jesus in Osaka (1970, Jesus Osakan), esperantza bakarra haurrak dituen etorkizuneko gizarte bati buruzkoa. 1997an bere trilogiaren lehenengo liburukia argitaratu zuen: Flug ins Herz (Ihesaldia bihotzera). Bigarren liburukian Die Augen der Kämpfer (1982, Borrokalarien begiak) gauzatutako utopia gisa aurkeztu zuen Alemaniako Errepublika Demokratiko ohia.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.