Gérard Mourou
Gérard Albert Mourou (Albertville, Frantzia, 1944ko ekainaren 22a) fisikari eta ingeniari elektriko frantsesa da.[1] 2018an Fisikako Nobel saria jaso zuen Arthur Ashkin eta Donna Stricklandekin batera. Azken honekin batera asmatutako intentsitate altuko pultsu optiko laburrengatik jaso zuen saria. Teknika hau intentsitate altuko pultsu oso laburrak sortzeko erabiltzen da, ebakuntzan, medikuntzan eta zientzia ikerketa anitzetan baliagarria dena. Gaur egun zalaparta handia dago berak sortutako bideo sexista polemiko baten erruz.[2][3]
Gérard Mourou | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Albertville, 1944ko ekainaren 22a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1970) doktoretza Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1973) Zientzietako doktore Grenobleko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Donna Strickland Hsiu-Cheng Chen (en) ![]() Theodore Blake Norris (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Michigango Unibertsitatea ENSTA Paris (en) ![]() École polytechnique University of Rochester (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Fisika Elkartea Zientzien Errusiar Akademia Ingeniaritzako Akademia Nazionala Austriako Zientzien Akademia |
1994an, Michiganeko Unibertsitateko bere taldearekin batera, jakin zuen refrakzio autoenfokatuaren oreka eta difrakzio autoatenuante ionizazio bidezko eta laser izpi baten rarefakzioaren terawatteko intentsitateak atmosferan harizpiak sortzen dituela. Izpien gidariak bezala funtzionatzen dutenak, horrela, dibergentzia saihestuz.
2007an, Lazare Carnot Saria jaso zuen; Eta, 2009ko ekainaren 3an, Optical Society of America-ren eskutik Charles H. Townes saria jaso zuen; Optikan, laserretan eta optika kuantikoan saritutako saririk ospetsuena. Ohorezko legioa jaso zuen ere 2012ko uztailaren 13an.[4]
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Le Français Gérard Mourou décroche le Nobel de physique pour ses travaux sur les lasers» FIGARO 2018-10-02 (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- «Polémica por el vídeo sexista del nuevo premio Nobel de Física» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-10-02). «El Nobel de Física premia las innovaciones en el campo del láser» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
- (Gaztelaniaz) buscabiografias. «Biografía de Gérard Mourou» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |