Fuzûlî
Mahammad bin Suleyman (azerbaijaneraz: محمد سليمان اوغلی Məhəmməd Süleyman oğlu), Fuzûlî (azerbaijaneraz: فضولی Füzuli) izengoitiz ezaguna, (Karbala, c. 1494 – ib., 1556), azerbaijandar[1] poeta, idazle eta pentsalaria da, oghuz taldekoa.[2] Turkiako literaturan dîvân tradizioaren idazlerik handienetakotzat hartzen da. Fuzûlek, izatez, dîvân olerkiak hiru hizkuntza ezberdinetan idazten zituen: azerbaijaneraz, persieraz eta arabieraz. Lan hauek azerbaijaneraz idatziak izan arren, Djagata eta otomandar literatura tradizioek ere barneratu zituzten.
Fuzûlî | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bagdad, Najaf, Al-Hillah eta Karbala, 1483 |
Herrialdea | Ag Koyunlu leinua ![]() ![]() |
Heriotza | Karbala eta Bagdad, 1556 (72/73 urte) |
Heriotza modua | : izurri bubonikoa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | azerbaijanera arabiera persiera turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | فضولي |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Xiismoa sunismoa |
![]() ![]() |
Xiita eta hezkuntza finekoa zen; poesian hasi zen Beng-ü-Bâde (euskaraz: «haxixa eta ardoa») matnawvarekin, 1508an Bagdad okupatu zuen Ismail I.ari eskainia. Suleiman I.ak 1534an Irak bereganatu zuenean, olerkiak idatzi zituen bere omenez. Hauei esker, otomandar gobernu berriaren babesa lortu zuen. Turkieraz egindako ekoizpenaz gain, arabierazko olerki bilduma bikain baten egilea da (Matla 'al-i' tiqâd), eta persierazko lan txiki batzuen egilea.
Erreferentziak
- Shushtery., A. M. A. (2007). Historical and Cultural Aspects. in: Outlines of Islamic Culture. I, 130 or. ISBN 978-1-4067-4113-1..
- Burrill, Kathleen R. F.. (1973). The Quatrains of Nesimi, Fourteenth-century Turkic Hurufi. Mouton.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Otomandar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |