Fushimi Inari-taisha
Fushimi Inari-taisha (japonieraz: 伏見稲荷大社) Kyoton dagoen tenplo xintoista da, Inari azeri-jainkoaren santutegi nagusia. Bereziki ezagunak dira Torii-ekin egindago korridore luzeak.
Fushimi Inari-taisha | |
---|---|
伏見稲荷大社 | |
Twenty-Two Shrines Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Fushimi-ku |
Koordenatuak | 34°58′02″N 135°46′22″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 711 |
Izena | Inari (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | nagare-zukuri (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 〒612-0882 京都市伏見区深草薮之内町68番地 |
Webgune ofiziala | |
Santutegia
Kyoto hiriaren hegoaldean kokatzen da, Fushimi-ku auzoan. Inari mendiaren (233m) oinean dago eta toriien korridoreek mendi tontorreraino eramaten dute. Tartean hainbat aldare aurkitzen dira. Inari jainkoa negoziogizon eta merkatarien babeslea da, bai eta arrozarena ere. Negoziogizonek jainkoaren babesa eskatzeko torii bat eraikitzen zuten santutegian eta horrela egin ziren pasabideak. Japonia osoan 32.000 Inari santutegi daudela estimatzen da eta Fushimikoa da denen nagusia.
Historia
711an eraiuki zen eta 965 urtean enperadoreak bere babeseanhartu zuen. 1499an eraiki zen pabiloi nagusia. 1871 eta 1946 artean Kanpei-taisha (官幣大社) izendatua izan zen, hau da, gobernuak babesturiko lehen mailako tenpluak.
Filmak
Santutegiko torii korridoreak hainbat filmetan azaldu dira, ezagunena Geisha baten memoriak (2005). Honetaz gain ohikoa izan da anime filmetan ere.
Iruditegia
- Sarrerako torii-a.
- Santutegia.
- Santutegia.
- Santutegia.
- Inari azeri-jainkoaren irudia, santutegiko giltza ahoan duela.
- Torii korridorea.
- Torii korridorea.
- Mendiko aldareetako bat.
- Mendiko aldareetako bat.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala