Fusajirō Yamauchi

Fusajiro Yamauchi (japonieraz: 山内 房治郎 Yamauchi, Fusajirō, Kyoto, 1859ko azaroaren 22- ib. 1940ko urtarrilaren 1) japoniar enpresari ospetsua izan zen. Berak sortu zuen Nintendo lantegia eta haren lehen presidentea izan zen. Yamauchi Kyoton egokitu zuen bere enpresa. Lehenengo arrakasta karta sortak ekoizten lortu zuen.[1]

Fusajirō Yamauchi

Nintendoko zuzendari

1889 - 1929 - Sekiryo Kaneda (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKyoto, 1859ko azaroaren 22a
Herrialdea Japonia
HeriotzaKyoto, 1940ko urtarrilaren 1a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Biografia

Fusajirō Yamauchik 1889ko irailaren 23an sortu zuen bere enpresa, Nintendo Koppai (任天堂骨牌). Karta sorta desberdinak sortu zituen, hanafuda motatakoak, eta arrakasta lortu zuen batez ere yakuzek haren kartak zuten kalitateari esker erabiltzen zutelako. Horren ondorioz, Yamauchik negozioa handitu behar izan zuen. Denboraz Nintendo konpainia oso ezaguna egin zen eta Japonia osoan ospetsua. 1902an beste urrats eman zuen konpainiak: mendebaldeko karta sortak, batez ere ingelesak, hasi zituen ekoizten; lan horretan Japoniako lehendabizikoa izan zen.

Fusajirō Yamauchi 1889tik 1929 arte izan zen presidentea; azken urte horretan erretreta hartu zuen. Haren suhia zen Sekiryo Kaneda konpainiaren lehendakaritza hartu zuen, orduan. Azkenik, 1940an, Japonia Bigarren Mundu Gerran sartu aurretik, Yamauchi buruko isurketa izan zuen eta hil egin zen. Enpresaburuaren gorpuzkinak Kiotoko konpainiaren jarorrizko bulegoen sotoetan lurperatu zituzten.[2]

Ondorengoak

  • Tei Yamauchik, Fusajirōren alaba, Sekiryo Kanedaren ondoren Nintendoren presidentzia hartu zuen.
  • Hiroshi Yamauchi, hirugarren presidentea, 1949tik 2002ra, Fusajirōren biloba zen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.