Fusa (musika)
Fusa biribilaren hogeitamabirena irauten duen musika irudia da.
Plika gorantz duen fusa bat, beherantz duen beste bat eta dagokien isiltasuna |
Erresuma Batua eta Kanadan irudi hau demisemiquaver (kortxea erdiaren erdia) deitzen da, eta AEBetan thirty-second note (nota hogeitamabirena). Italieraz Biscroma izena jasotzen du.
Plikak dituzten gainontzeko notak bezala (guztiak biribila izan ezik) zenbait fusa elkarrengandik gertu eta konpas berean daudenean, euren plikak elkartu egiten dira, hiru lerro horizontal edo okertutan bihurtuz edo hau hiru lerrorekin konbinatuz.
Koru musikan irudiak bakoitza bere aldetik idazten dira, kantatu beharreko silabak adieraziz.
Bere erdia irauten duena fusaerdi da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.