Funtzio talde

Kimika organikoan funtzio taldeak egitura azpimolekularrak dira, hauek dituen molekulari erreaktibotasuna ematen dien konposaketa elemental eta konektibotasun zehatz batez bereizten direnak. Egitura hauek hidrokarburo kate aseek galdutako hidrogeno atomoak ordezkatzen dituzte. Hidrokarburo alifatiko edo kate irekiko taldeak generikoki R bezala irudikatzen dira (alkil erradikalak), aromatikoak edo bentzenoaren eratorriak Ar (aril erradikalak) bezala irudikatzen diren bitartean.

Funtzio talde arruntenak

Jarraian zerrendaturiko funtzio taldeak arruntenak dira. Tauletan, R, R' edo antzeko ikurrek hidrokarburo kate bati, hidrogeno atomo bati edo edozein atomo multzori erreferentzia egin diezaiokete.

Funtzio talde oxigenatuak

C-O loturen presentzia

Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Hidroxilo taldea (OH Taldea) Alkohola R-OH Hidroxilo hidroxi- -ol Etanola (Alkohol etilikoa)
Alkoxi taldea (edo ariloxi) (O Taldea) Eterra R-O-R' Alcoxi -oxi- R-il R'-il éter Etoxietano edo Dietileterra (Eter etilikoa)
Karbonilo taldea Aldehidoa R-C(=O)H Karbonilo karbaldehido- -al Etanal (Azetaldehidoa)
Zetona R-C(=O)-R' Karbonilo oxa- -ona Propanona (Azetona)
Karboxilo taldea Azido karboxilikoa R-COOH Karboxiloa karboxi- Azido -oiko Azido etanoikoa (Azido azetikoa)
Azilo taldea Esterra R-COO-R' Aziloa -iloxikarbonil- R-ato de R'-ilo Etilo etanoatoa (Etilo azetatoa)

Funtzio talde nitrogenatuak

Amidak, aminak, nitrokonposatuak, nitriloak. C-N loturen presentzia

Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Amino taldea Amina R-NR2 Amino amino- -amina Isobutilamina
Imina R-NCR2 Imina imino- -imina 1,5-Diazabiciclo[4.3.0]non-5-eno (BDN)
Talde aminoa
eta karbonilo
Amida R-C(=O)N(-R')-R" Imida karbamoil- -amida Tetrametiletildiimida
Nitro taldea R-NO2 Nitro nitro- _ Nitropropano
Nitrilo tadlea Nitriloa edo zianuroa R-CN Nitriloa edo Zianuroa ziano- -nitrilo Tetrazianoetilenoa (TCNE)
Isozianuroa R-NC Isozianuro _ isozianuro Tert-butil isozianuroa
Isozianato R-NCO Isozianato _ isozianato Metil isozianato
azo taldea Azoderibatua R-N=N-R' Azo _ _ Dietil azodikarboxilato (DEAD)
Diazoderibatua R=N=N Diazoderibatua diazo- _ Diazometanoa
Diazonio gatza -N≡N _ _ -azida 2-Dimetilaminoetilazida (DMAZ)
Hidrazina R2N-NR2 _ _ _ _

Funtzio talde halogenatuak

Karbonoz, hidrogenoz eta halogenoez osatutako konposatuak

Talde funtzionala Konposatu mota Konposatuaren
formula
Aurrizkia Atzizkia
Haluro taldea Haluro R-X halo- _
Azilo taldea Azido haluroa R-COX Haloformil- -oilo haluroa

Sufrea duten taldeak

Funtzio taldea Konposatu mota Konposatuaren
formula
Aurrizkia Atzizkia
Sulfuro taldeaTioeterra edo sulfuroa R-S-R' alkil tio--
R-SH Tioltiol merkapto--tiol
R-SO-R' Sulfixido_ __
R-SO2-R' Sulfona_ __
_Azido sulfoniko RSO3H sulfo-azido -sulfoniko

Organofosforatuak

Funtzio taldea Konposatu mota Formula Egitura Aurrizkia Atzizkia Adibidea
Fosfina PR3 Fosfina _ _ Klorodifenilfosfina
_ P(=O)R3 fosfina oxidoa _ _ Hexametilfosforamida (HMPA)
Fosfinito P(OR)R2 Fosfinitoa _ _ 75px|
Fosfinato P(=O)(OR)R2 Fosfinatoa _ _ Kloroetilfosfinatoa
Fosfonito P(OR)2R Fosfonitoa _ _ 75px|HEDP
Fosfonato P(=O)(OR)2R Fosfonatoa _ _ N-fosfonometil glizina (Glifosatoa)
Fosfito P(OR)3 Fosfitoa _ fosfito Trimetil fosfitoa
Fosfato taldea Fosfato P(=O)(OH)2R Fosfatoa _ _ Trietilo fosfatoa
Fosforano PR5 Fosforanoa _ _ Diklorotrifenilfosfina

Funtzio taldeen izenak alkanoen izenekin konbinatuz konposatu organikoak izendatzea lortzen da. Izendapen hau arautzeaz konposatu organikoen nomenklatura arduratzen da.

Funtzio taldeetan hidrogenorik ez duten atomoak beti lotura kobalenteekin lotzen dira, gainontzeko molekulak bezala. Atomo taldea gainontzeko molekularekin lehenik indar ionikoen bidez lotzen denean, taldea, modu egokiagoan, ioi poliatomiko edo ioi konplexu bezala izendatzen da. Aurreko guztiak erradikal deitzen dira, erradikal hitza erradikal askearen aurretik doan esanahiarekin erabiliz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.