Funtzio sigmoide
Funtzio sigmoidea zerbaiten bilakaera deskribatzen duen funtzioa da. Zenbait naturako prozesuk eta zenbait sistema konplexuren ikaste-kurbak denboran zeharreko progresioa deskribatzen dute, hasieran txikia eta denbora jakin bat igaro ondoren goi-mailaraino gerturatzen doana. Grafikak "S" itxura du nolabait. Gehienetan funtzio sigmoidea funtzio logistikoaren kasu partikularra da, eskuineko irudiak erakusten duena eta ondoko adierazpen matematikoa duena:
Ezaugarriak
Oro har, funtzio sigmoidea aldagai errealeko funtzio erreal deribagarria da.
Bi asintota horizontal ditu:
- .
Bere lehenengo deribatua ez-negatiboa da:
Funtzio sigmoideak deribatu bakuna du:
Inflexio-puntu bat ere badu:
Adibideak
Funtzio logistikoaz gain, badira beste funtzio sigmoide batzuk: arku tangentea, tangente hiperbolikoa, errore-funtzioa, Gompertzen funtzioa, funtzio logistiko orokortua eta bezalako funtzio aljebraikoak.