Funts putre

Funts putreak zorra oso salneurri baxuan erosten dieten funtsak dira. Behin egoera bere onera etorritakoan oso-osorik eta interesekin berreskuratu nahi izaten dute[1].

Funts hauek enpresen edota estatuen zor publikoa euren balio nominalaren %20 edo %30aren truke erosten dute. Ondoren, estatu edota enpresa horiek balioaren %100a ordaintzera behartzeko ahaleginak egitek dituzte, beharrezkoa bada auzitara joz.

Zorra berreskuratzen dutenean, estatuek egiten dituzten akordioetatik kanpo geratzen dira, modu honetan, balio osoa berreskuratzeko. Horregatik, Holdouts (kanpoan geratzen direnak) bezala ere ezagunak dira funts putreak.

Auziak

Argentinako auzia

Argentinan, funts putreek zor publikoaren zati bat oso prezio baxuan erosi zuten bere garaian, eta 2001ko krisi ekonomikoak hasi zenean, funts putreek zorra ordaintzeko eskatu zioten Argentinari.

2001ean, Argentinak ordainketa eten egin zuen, 102.000 milioi euroko zorrarekin. Historiako ‘default’ik handiena izan zen. 2005. eta 2010. urteetan, zorraren zati handi bat berregituratzea lortu zuen Argentinak. Gainera, hartzekodun gehienek (%92,4) zorraren %65a barkatu zioten Argentinari.

Hala ere, funts putreek ez zuten akordioa onartu. Honek afera luzatzea ekarri zuen. Epaileak hartzekodun denei modu berberean ordaintzeko agindu zion Argentinari, baita berregituraketa nola egin zen onartu ez zituztenei ere, hau da, funts putreei. Argentinako afera horretan, American Task Force Argentina (AFTA) zegoen eta, horren atzean NML eta Elliot Capital Management zeuden, munduko funts putre handienak.

Peru eta Kongoko auziak

American Task Force Argentina (AFTA) Peru eta Kongoko auzietan ere parte hartu zuen. Peruko kasua oso ezaguna izan zen, 5 milioi dolar ordaindu ondoren, 58 milioi irabaztea lortu zuelako. Kongon ere, 2,3 milioi dolarren truke, 100 milioi eskuratu zituen.

Erreferentziak

  1. Iker GOMEZ, «Zer dira funts putreak?», EiTB, 2014-08-01

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.