Funts-desbideratze

Zuzenbidean, funts-desbideratzea edo fondo-desbideratzea pertsona batek edo gehiagok beren esku utzitako balore edo funtsez bidegabeki jabetzen diren egintza da.[1] Finantza-iruzur mota bat da. Ondasun pribatuei (enplegatu baten eta haren patroiaren artean edo enpresa bereko bazkideen artean) zein publikoei (ondare-kaltea deritzona) buruzkoak izan daitezke.

Langile batek bere enplegatzaileari lapurtzean egiten dituen ekintza kriminalei buruzkoa da funts-desbideratzea; ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, ordea, funts publikoak bidegabe erabiltzea da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Pennsylvania Criminal Lawyer. Desfalco | Embezzlement. .

Kanpo estekak

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.