Funanbulismo
Funanbulismoa airean dagoen alanbre eta soka mehe baten gainean ibiltzearen artea da. Tradizio handiko jarduera da eta, askotan, zirkoari loturik egoten da.
![](../I/Maria_Spelterini_at_Suspension_Bridge.jpg.webp)
![](../I/Tightrope_artist_Cologne_1.jpg.webp)
21. mendean modan jarri den aldagai bat soka malguaren gainean egindakoa da, slackline ere esaten zaiona, eta arrisku txikiagoarekin bi zuhaitz edo posteren artean altuera txikian ere praktikatu daitekeena.[1]
Funanbulismoaren historian gogoratzen den erronkarik ikusgarriena Philippe Petit frantsesak egin zuen 1974, baimenik gabe New York-eko Dorre Bikien artean alanbrea jarri eta lurretik 400 metrora batetik bestera igaro zuenean, 61 metroko alanbrea oinez igaroz, Man on Wire film dokumentalak kontatzen duen istorioa.[2]
Soka malguaren aldekoek ere egin izan dituzten antzeko balentriak gerora. Yosemite mendietan Lost Arrow esaten zaion huts bat bada, 17 metroko tartea, lurra beherago 800 metrora delarik; eta hori Scott Balcomek igaro zuen soka malguan lehen aldiz 1985ean. 2010. urtean Iñigo Larrañaga Txirrita euskal funanbulistak 2010ean egin zien Lost Arrowko igaroaldia.[1]
Erreferentziak
- Kalaputxi. (2010-09-23). «Slackline: Orekaren artea» Kalaputxi (Kalaputxi) (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
- (Gaztelaniaz) Campos, Moises. (2020-11-09). «Philippe Petit: El francés que cruzó las Torres Gemelas» Travesía. (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).