Funabashi (Chiba)

Funabashi (japonieraz: 船橋市 Funabashi-shi) Japoniako hiria da, Chiba prefeturako bigarrena populazioari dagokionez. 2012ko erroldaren arabera 610.572 biztanle ditu.

Funabashi
船橋市
core city of Japan (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Chiba
AlkateaTōru Matsudo (en) Itzuli
Izen ofiziala船橋市
Jatorrizko izena船橋市
Posta kodea273-8501
Geografia
Koordenatuak35°41′40″N 139°58′57″E
Map
Azalera85,64 km²
MugakideakIchikawa, Narashino (en) Itzuli, Kamagaya (en) Itzuli, Shiroi (en) Itzuli eta Yachiyo (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria641.499 (2021eko martxoaren 1a)
18.609 (2015)
Dentsitatea7.492,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1937ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia47
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakXi'an, Odense eta Hayward (Kalifornia)
http://www.city.funabashi.chiba.jp/index.html

Geografia

Funabashi Chiba prefeturako ipar-mendebaldean kokaturik dago, Tokioko prefeturatik oso gertu. Honek Chibaren eta Tokioren lo-hiri bihurtu du. Tokioko Badiaren ertzean dago, Shimōsa lautadan, 20-30 mettrotako altueran. Tone ibaiak gurutzatzen du hiria.

Aintzina hondartza zabalak izan ohi zituen baina gaur egun kostaldea oso industrializatuta dago eta badiari kendutako lurrak ere baditu.

Historia

Paleolito garaian jadanik populatua izan zen eremua eta Jōmon Aroko oskol pilaketak aurkitu dira. Funabasi izena Kamakura Aroan aipatzen da lehenengo aldiz, baina askoz zaharragoa dela dirudi, izan ere VIII eta X mendeen artean hainbat tenplu budista eta santutegi xintoista eraiki ziren.

Chiba leinuaren eskutan egon zen herria eta inguruko leinuekin hainbat borroka ezagutu zituen. XVII mendean Tokugawa Ieyasuk konkistatu zuen eta Tokugawa shogunerrian sartu zuen. Shogunerriaren barnean garapen handia izan zuen izan ere Tone ibaia gurutzatzeko posta hiri bihurtu baitzuten.

Funabashi herria 1889an sortu zen eta 1937an hiri bihurtu zen. Instalazio militar ugari zituenez Bigarren Mundu Gerran oso bonbakatua izan zen.

Ondasun nabarmenak

  • Ninomiya Jinja tenplua.
  • Funabashi santutegia.
  • Funabashi hipodromoa.

Iruditegia

Senidetutako hiriak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.