Fumiko Yonezawa

Fumiko Yonezawa (japonieraz: 米沢 富美子 Yonezawa Fumiko, Suita, 1938ko urriaren 19a) japoniar fisikari teorikoa izan zen. Metal likido eta erdieroaleak ikertu zituen eta egindako lanarengatik Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2005ean[1].

Fumiko Yonezawa

Bizitza
JaiotzaSuita, 1938ko urriaren 19a
Herrialdea Japonia
HeriotzaTokio, 2019ko urtarrilaren 17a (80 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakfisikari teorikoa
Enplegatzailea(k)Kyotoko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Ibilbidea

Kyotoko Unibertsitatean fisika ikasketak egin zituen eta ondoren doktoretza ere bertan egin zuen. Doktoretza egiten ari zela urtebete Keeleko Unibertsitatean egon zen lanean, Erresuma Batuan. Ondoren Keioko Unibertsitatean zientzilari talde baten barnean ordenagailuak erabiliz formarik gabeko metal likido eta erdieroaleen simulazioak egin zituen[2].

1996an Japoniako Fisika Elkarteko presidente izendatu zuten, kargu hori jaso zuen lehenengo emakumezkoa izan zen[3].

Sariak

Aukeraturiko lanak

  • Yonezawa, Fumiko; Morigaki, Kazuo (1973). «Coherent Potential Approximation». Progress of Theoretical Physics Supplement 53: 1-76.  doi:10.1143/PTPS.53.1..
  • Nosé, Shuichi; Yonezawa, Fumiko (1986). «Isothermal–isobaric computer simulations of melting and crystallization of a Lennard-Jones system». The Journal of Chemical Physics 84 (3): 1803.  doi:10.1063/1.450427..
  • Yonezawa, F. (1968ko urriaren 1a). «A Systematic Approach to the Problems of Random Lattices. I: A Self-Contained First-Order Approximation Taking into Account the Exclusion Effect». Progress of Theoretical Physics 40 (4): 734-757.  doi:10.1143/PTP.40.734..
  • Yonezawa, Fumiko; Matsubara, Takeo (March 1966). «Note on Electronic State of Random Lattice. II». Progress of Theoretical Physics 35 (3): 357-379.  doi:10.1143/PTP.35.357..

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gebelli, Xavier Pujol. (2005-03-08). «Unesco y L'Oreal premian a investigadoras en física» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  2. Kodate, Naonori; Kodate, Kashiko. (2015). Japanese Women in Science and Engineering: History and Policy Change. Routledge, 98 or. ISBN 978-1-317-59505-2..
  3. Kameda, Atseko. (2011). Transforming Japan: How Feminism and Diversity Are Making a Difference. New York: Feminist Press at CUNY, 141 or. ISBN 978-1-55861-700-1..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.