Fulgencio Batista

Fulgencio Batista Zaldívar, El Hombre (Banes, Kuba, 1901eko urtarrilaren 16 Marbella, Espainia, 1973ko abuztuaren 6), Kubako presidente (1940-1944) eta diktadore (1952-1959) izan zen.

Fulgencio Batista


Kubako presidentea

1952ko martxoaren 10a - 1959ko urtarrilaren 1a
Carlos Prío Socarrás - Anselmo Alliegro y Milá (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFulgencio Batista
JaiotzaBanes (en) Itzuli, 1901eko urtarrilaren 16a
Herrialdea Kuba
HeriotzaMarbella, 1973ko abuztuaren 6a (72 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Elisa Godinez Gomez de Batista (en) Itzuli  (1926ko uztailaren 10a -  1945eko urria)
Marta Fernandez Miranda de Batista (en) Itzuli  (1945eko azaroaren 28a -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRevolutionary Army (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakKubako Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa
Alderdi politikoaLiberal Party of Cuba (en) Itzuli
Democratic Socialist Coalition (en) Itzuli
Progressive Action Party (en) Itzuli

Find a Grave: 8087513 Edit the value on Wikidata

Militarra, 1940an lehendakari aukeratua izan zen sozialista-demokrata zerrendaren buru gisan. 1952 agintera itzuli zen estatu kolpe baten bidez eta errepresio latza ezarri zuen disidentzia ororen kontra. 1959an Iraultzak agintetik bota zuen eta Francoren Espainian babes aurkitu zuen, hil arte.

Biografia

Fulgencio Batista.

Fulgencio Batista Zaldívar Veguitan, Banesen (Holguín probintzian) jaio zen 1901eko urtarrilaren 16an eta Santa Florentina elizan bataiatu zuten[1]. Gurasoak Belisario Batista eta Carmela Zaldívar zituen, Kubako independentziaren alde egin zuten kubatarrak. Amak Rubén izena jarri zion eta Zaldívar deitura, Belisario Batistak ez baitzion bere abizena eman nahi izan. Banesko epaitegian Rubén Zaldívar izaten segitu zuen 1939ra arte, presidentziarako kandidaturarako izendatu zutenean; orduan konturatu ziren Fulgencio Batista ez zela jaiotzen artean eta aurkezpena atzerarazi zuten: 15.000 peso ordaindu beharrean izan zen[2].

Jatorri umilekoa, goiz hasi zen lanean eta era askotako lanak egin behar izan zituen gaztaroan. Hogei urterekin, Habanarako bidea hartu zuen eta, 1921ean, armadan sartu; 1923an, nekazal guardia egin zen eta Armadako Estatu Nagusiaren sarjentu takigrafo izatea lortu zuen han.

1933an, Gerardo Machado jeneralaren gobernua derrokatu zuten eta Carlos Manuel de Céspedes y Quesadak beste gobernu bat eratu zuen, baina gizartea ez zegoen konforme. Militar talde batek —tartean Batista— eta hainbat sektore demokratak manifestu bat sinatu zuten, 1901eko konstituzioa aldatu nahian.

1933an, Machado erori zenean, konspirazio bat baino gehiagotan hartu zuen parte eta, urte bereko irailaren 4an, Movimiento Cívico-Militar delakoa izan zen. Gobernu junta bat eratu zuten, pentarkia deiturikoa. Batista Armadako koronel nagusi izendatu zuten.

1934tik 1940ra bitartean, gogor zuzendu zuen azukareretako mugimendu komunista eta sozialisten aurkako errepresioa. Azkenean, 1940an, osatu zuten biltzar konstituziogilea eta haien artean izan ziren hainbat sektoretako politikariak —Carlos Prío Socarrás, Ramón Grau San Martín, Eduardo Chibás— eta Blas Roca Calderío eta Juan Marinello Vidaurreta komunistak.

Lehendakaritza (1940-1944)

Fulgencio Batista eta 1933ko pentarkia.

1940an, Federico Laredo Bru presidenteak dimititu zuenean, 1940ko hauteskundeetan, Batista hautagai aurkeztu zen Sozialista-Demokratikoa koalizioan. 1940ko urriaren 10ean, presidente izan zen eta haren gobernuko kide izan ziren Alderi Sozialista Popularreko ministro batzuk. Urte bereko ekainaren 8an, beste konstituzio bat onartu zen eta, horrekin batera, parlamentarismoaren antzeko zerbait ere bai. Presidentea sufragio unibertsalaren bidez aukeratu behar zen lau lau urterako eta gobernuak indar gehiago izan behar zuen ekonomian; gizarte segurantza txertatzen joatekoak ziren.

Azukregintzak gogor nozitu zuen 1939ko Kuba eta AEBen arteko harremanen haustura. 1939ko abenduaren 27an, berrezarri egin zen industria horretako kuota sistema eta itun berriak apur bat hobetu zuen egoera.

II. Mundu Gerran, Batistak aliatuen alde egin zuen eta Ardatzaren aurka.

1944an, berriro egin zituzten hauteskundeak eta Ramón Grau San Martín izan zen garaile.

Bigarren agintaldia

Fulgencio Batista eta emaztea 1958an.

1952an, Ramón Grau San Martín eta Carlos Prío Socarrásen gobernuen ondoren, berriro izan zen Batista hautagai. Hala ere, inkestek hirugarren postuan aterako zela iragartzen zutenez, 1952ko martxoaren 10ean, hauteskundeetarako lau hilabete falta zirenean, estatu kolpea eman zuen. Ez zen odolik izan, baina herria kezkatuta utzi zuen oso.

Batistaren gobernuak estatubatuar industria eta Kubako merkataritzaren eskubideak errespetatu zituen, baina ustelkeria nabarmena zen. Horregatik, 1959an, Fidel Castrok gidatutako gerrila gerrak bota egin zuen[3].

1954an, Batistak berriro hauteskundeetarako deia egin zuen eta, oposizioa erretiratu egin zenez, garaipen garbia lortu zuen.

1958ko azaroan, hauteskunde berriz egin ziren eta Andrés Rivero Agüero presidente aukeratu zuten, baina ezin izan zuen kargua hartu.

1959ko urtarrilaren 1ean, Batistak Kubatik Santo Domingora ihes egin behar izan zuen hegazkinez, Kubako Iraultza baitzen garaile.

Erbesteratzea eta heriotza

1959ko urtarrilaren 1ean derrokatu zuen Kubako Iraultzak. Batistak ihes egin zuen Dominikar Errepublikara, 100.000.000 dolar eramanik. Gero Madeira uhartera (Portugal) joan zen eta, azkenik, Espainiara. Hortxe hil zuen bihotzeko batek jota Marbellan 1973an. Madrileko San Isidro hilerrian eman zioten lur.

Azken hitzaldia

« Bizitza galerak kontuan hartuta, jabetza materialei egindako kalteak eta Errepublikaren ekonomiari egiten ari zaion gaiz nabarmena eta Jaungoikoari kubatarrak bakean bizi daitezen laguntzeko eskatuz, nire errepublikako lehendakari aginteak konstituzio ordezkari bati ematen dizkiot. Ordena mantentzeko eskatzen diot herriari eta familia kubatarrarentzako tamalgarriak izan daitezen pasioen biktima izatera bidaltzeari ekiditeko.[4]  »
Fulgencio Batista Zaldívar, Errepublikako lehendakaria
Habanan,1959ko urtarrilaren 1ean

Filmografia

  • 2005ean Andy Garcíak zuzendu eta protagonizatutako La ciudad perdida filmean, Juan Fernández aktoreak egiten du diktadorearen papera.
  • 1974an Francis Ford Coppolak zuzenduriko The Godfather II filmean (gidoia Ford Coppola eta Mario Puzorena zen), Kubako egoera politikoaz ari da eta Batistak mafiarekin duen harremana erakusten du. Eszenetako bat 1959ko urteberriko festako Batistaren agurra da.
  • 1990eko Sydney Pollacken Havana filmean, Batistaren garaiko estatubatuar gizon bat (Robert Redford) eta emakume kubatar (Lena Olin) baten arteko amodioa ikusten da. Kubako egoera soziala da ikusgai eta 1959ko urtezaharra eta aurreko astea agertzen ditu, Castroren iraultzak gobernua hartu zuen arte.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fulgencio Batista Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.