Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua
Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua (japonieraz: 福岡・北九州大都市圏 Fukuoka Kitakyūshū Daitoshiken) Japonian dagoen laugarren metropoli eremu handiena da. Kyushu uhartearen iparraldea hartzen du eta Yamaguchi prefeturaren (Honshu) mendebaldea ere bai. 2006ko erroldaren arabera 5.738.977 biztanle ditu.
Geografia
Lau eremuk osatzen dute metropoli eremua:
Eremua | Biztanleak |
---|---|
Fukuoka Handia (Fukuoka-Kurume-Saga) | 2.868.977 |
Kitakyūshū Handia (Kitakyūshū-Shimonoseki) | 2.400.000 |
Ube eremua | 270.000 |
Iizuka eremua | 200.000 |
Hiri handienak
- Fukuoka (hiriburua, 1.514.815 biztanle)
- Kitakyūshū (986.998 bizt.)
- Kurume (305.147 bizt.)
- Saga (235.352 bizt.)
- Iizuka (132.208 bizt.)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.