Fukoxantina
Fukoxantina alga marroietan aurkitzen den xantofila motako pigmentu (C42H58O6) karotenoide bat da. Oliba kolorea ematen dio algari. Oso funtzio zehatzak eta garrantzitsuak betetzen dituzte, izan ere, algen metabolito funtzioa betetzen baitu, hala nola, CFTR indartzailea, hipogluzemia eragiten du, apoptosia inhibitu...[1] Erlazionatutako gaixotasunari buruz aipatu, kontrako efektua egiten duela, hau da, ondoren aipatuko diren hainbat gaixotasun saihesten laguntzen du.[2]
Fukoxantina | |
---|---|
Formula kimikoa | C42H58O6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC(=O)O[C@H]1CC(C)(C)C(=C=C\C(=C\C=C\C(=C\C=C\C=C(/C)\C=C\C=C(/C)\C(=O)C[C@@]23O[C@]2(C)C[C@@H](O)CC3(C)C)\C)\C)[C@](C)(O)C1 |
MolView | 3D eredua eta 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Mota | Aleno, fucoxanthin (en) , [[3-hydroxy-4-[(5E,7E,9E,11E,13E,15E)-18-{4-hydroxy-2,2,6-trimethyl-7-oxabicyclo[4.1.0]heptan-1-yl}-3,7,12,16-tetramethyl-17-oxooctadeca-1,3,5,7,9,11,13,15-octaen-1-ylidene]-3,5,5-trimethylcyclohexyl acetate|3-hydroxy-4-[(5E,7E,9E,11E,13E,15E)-18-{4-hydroxy-2,2,6-trimethyl-7-oxabicyclo[4.1.0]heptan-1-yl}-3,7,12,16-tetramethyl-17-oxooctadeca-1,3,5,7,9,11,13,15-octaen-1-ylidene]-3,5,5-trimethylcyclohexyl acetate]] (en) eta all-trans-Fucoxanthin (en) |
Masa molekularra | 658,92 g/mol |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | SJWWTRQNNRNTPU-XJUZQKKNSA-N eta SJWWTRQNNRNTPU-ABBNZJFMSA-N |
CAS zenbakia | 3351-86-8 |
ChemSpider | 21864745 |
PubChem | 5281239 |
Reaxys | 6580822 |
Gmelin | 5186 |
EC zenbakia | 686-524-6 |
ECHA | 100.212.315 |
CosIng | 86428 |
MeSH | C025164 |
Human Metabolome Database | HMDB0002741 |
KNApSAcK | C00003773 |
UNII | 06O0TC0VSM |
KEGG | C08596 |
PDB Ligand | A86 |
Historia
Fucus generoko alga marroietan aurkitu zen aurrenekoz, hortik bere izena. Willstätter eta Pagek 1914an isolatu zuten, Fucus, Dictyota eta Laminaria generotako algetan[3]. Mikroskopikoak diren diatomea izeneko alga zelulabakarrek alga marroiek baino lau aldiz handiagoa den kontzentrazioa dute[4].
Erabilera nutritiboa
Algen horma zelularrari dagokionez, konplexua eta zurruna da. Polisakarido adarkatu eta sufredun nahasketaz osatua dago, non, proteina eta ioiekin (Ca, K) elkartuak dauden. Honek, osagai bioaktiboen erauzketa eraginkorra oztopatzen du.[5]
Fukoxantina, fukoxantinolean hidrolizatzen da liseri hodian. Hori, digestio-entzimei esker burutzen da (esaterako, lipasa eta kolesterol esterasa) eta ondoren gibelean amarouciaxantina A-n bihurtzen da. Sortzen den azken produktu hau, sabel aldeko gantz arrean metatzen da. Iraizketa, animalietan azkarrago ematen da gizakietan baino.
Xurgapenari dagokionez, faktore ezberdinen araberakoa da, hala nola, kantitatea, kontsumitutako lipido motak (purifikatu eta esterifikatu gabeak xurgapen ona, aldiz, esterifikatuak xurgapena oztopatzen du), zuntza etab.[6]
Metatzeari dagokionez, algetan bada aspektu garrantzitsu bat, non, metal astunei dagokiona. Izan ere, afinitate altua baitu metal astunak biltzeko.[7]
Eragin handia dute haragiaren gel / emultsio sistemaren propietateetan, eta egiturak sendoagoak eta murtxikagarriagoak eratuz, ura eta gantzak atxikitzeko ahalmen handiagoa ere badute.[8]
Funtzioak
Fukoxantinak funtzio ezberdinak burutzen ditu:
Obesitatearen aurkako efektua
Fukoxantinak obesitatearen aurkako efektua[9][10] burutzen du, mekanismo ezberdinen bidez. Alde batetik fukoxantinak triglizerido plasmatiko eta hepatikoen kontzentrazioak murrizten ditu, eta bestalde, kolesterolaren entzima erregulatzaileetan eragiten du hauek inhibituz; 3-hidroxi-3-metilglutaril koentzima A erreduktasa eta Azil-koA koentziman esaterako.
Fukoxantinak era onuragarri batean eragiten du, lipidoen metabolismoaren espresio genikoan. Izan ere, Fukoxantinaren dosi handiek arratoietan esaterako, mRNAren Azetil-KoA karboxilasa hepatikoaren (ACC) espresioa murrizten dute. ACC-aren funtzioa gantz azidoen metabolismoa erregulatzea da; entzima hau aktiboa denean, Malonil-KoA ekoizten da. Gainera, fukoxantinak dentsitate altuko lipoproteinen (HDL) eta kolesterol ez HDL-aren balioak handiagotzen ditu, modu honetan, SREBP esterol erregulazioaren proteina aktibatuaz.
Pigmentu honen erabilerak ere, gantz azidoen mRNA sintasaren sintesia murrizten du. Honen ondorioz, gaur egun sindrome metabolikoa tratatzeko mekanismo gisa jardun dezakeen ikertzen ari dira. Baina hala eta guztiz ere, aipatzekoa da, orain arte buruturiko ikerketa guztiak soilik arratoiekin egin direla; hortaz, oraindik ikertzeko dagoen gaia izango litzateke.
Efektu antioxidatzaile eta anti-inflamatorioa
Gantzetan nagusia den dieta batek, obesitatea eragin dezake eta obesitateak aldi berean oxigenoaren konposatu erreaktiboak (ROS) eratzea eragin (zeinek, zeluletan kaltea eragin dezaketen). Fukoxantinaren egitura kimikoa, epoxido eta hidroxilo talde batez osaturik dago; zeintzuk antioxidatzaile indartsu kontsideratzen diren. Hori dela eta, pigmentu honen kontsumoak estres oxidatiboa murriztu dezake, oxigenoaren konposatu erradikalak neutralizatuz. [11]
Intsulinarekiko erresistentzia murriztea
Fukoxantinak intsulinarekiko[12] sentsibilitatea hobetzen du, intsulinaren balioak eta sueroko glukosarenak murrizten ditu. Gainera, abdomeneko gantzaren areagotzea geldiarazten du. Izan ere, fukoxantinak, obesitatearen aurkako efektua burutzen duenez, UCP-1 proteinaren espresioa faboratzen du. Ikusi da, UCP-1 proteinaren espresioa faboratzen duten faktoreak hainbat direla; hala nola: hormona tiroideoak, hotza, estimulazio adrenergikoa… Beraz, fukoxantinak, hipotiroidismoa duen pertsona batengan, efektu positiboa izango du. Izan ere, honek gizentzeko joera badu, fukoxantinak aurkako efektua baimenduko baitio subjektuari.
Hala eta guztiz ere, datu hauek soilik animali diabetiko eta obesoekin ateratako ondorioak dira.
Aktibitate erregulatzaile immunologikoa
Fukoxantinak Th17 linfozitoen ezberdintzea [12] inhibitzen du. Hortaz, fukoxantinak gaixotasun inflamatorio kronikoetan eragin dezakeela ondoriozta daiteke, zeinak Th17 zelulen areagotzea eragiten dute. Esate baterako, gaixotasun auto-immuneetan eta hesteetako gaixotasun inflamatorioetan. Fukoxantinak gainera, zelula histaminikoen degranulazioa inhibitzen du.
Gomendioak
Eguneko dosian 2,4-8 mg fukoxantina[15] inguru hartzeak gizakietan eragin onuragarriak izan ditzakeela uste da denbora tarte iraunkor batean. Hala ere, onurak, dosi kantitatearen arabera aldatuko dira, baina hala eta guztiz ere, oraindik honen dosi egokia ez dago erabat ziurtaturik.
Iturriak
Lehen esan bezala, fukoxantina karotenoide mota bat da, itsasoko algetan aurkitu dezakeguna, izan ere, alga hauen pigmentu bat izango da, haiei kolorea emango diena. Fukoxantina ateratzeko alga nagusienak honakoak dira: Undaria pinnatifida(Wakame), Laminaria japonica (Ma-Kombu), Phaeodactylum tricornutum eta Cylindrotheca closterium[16]. Bestalde, fukoxantina, alga marroi(wakame, arame eta kombu) eta diatomeetan (alga zelulabakarrak, 20.000 espezie mota) aurki daiteke ere. Kopuru oso baxuetan aurkitzen diren arren, iturri dira ere barazkiak eta batez ere tomateak.[17][18]
- Itsasoko algak bereziki Asiako hego-ekialdean eta Europako hainbat herrialdeetan kontsumitzen dira.
- Diatomeak alga planktonikoak dira eta hauek haien urre - marroi kolorearengatik dira bereizgarriak (fukoxantina eduki handia dutelako). Hain zuzen ere, hainbat diatomek itsasoko algek baino 4 aldiz eduki handiagoak izan ditzakete, eta honen ondorioz diatomeak fukoxantina iturri ona dira. Gainera, diatomeak ingurune kontrolatu batean hazi daitezkeen gisa, itsasoko algak itsaso zabalean soilik hazi daitezke.
Erlazionaturiko gaixotasunak
Fukoxantina gantz zeluletan epe luzean metatzen den arren, arratoietan egindako ikerkuntzetan ez da toxizitaterik aurkitu. Fukoxantinaren metabolitoak (fukoxanthinola) DNA-n mutazioak eragin zezakeen aztertu zenean emaitzak negatiboak izan ziren eta 2000mg/kg-ko dosiak ez dira gorputzean efektu kaltegarriak egiteko gai. Hau dela eta, momentuz ez dira gaixotasunik ezta efektu kaltegarriak aurkitu. Hala ere, haurdun dauden emakumeek eta umeek ez lukete suplementua hartu beharko.
Lehen esan bezala, iturri nagusienak algak direnez, efektuak egonez gero, algek normalean eragiten dituztenen antzekoak izango dira. Beraz tiroidismoa duten pertsonetan ez da gomendagarria. Hala ere, beti aditu bati galdetu beharko genioke.[19][20][16]
Erreferentziak
- «NLM PubChem CID Index» Vitamin D Handbook (John Wiley & Sons, Inc.): 239–244. ISBN 9780470238165. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- D’Orazio, Nicolantonio; Gemello, Eugenio; Gammone, Maria Alessandra; de Girolamo, Massimo; Ficoneri, Cristiana; Riccioni, Graziano. (2012-03-07). «Fucoxantin: A Treasure from the Sea» Marine Drugs 10 (3): 604–616. doi: . ISSN 1660-3397. PMID 22611357. PMC PMCPMC3347018. (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- (Ingelesez) Wang, Jiang-Hai; Wu, Chou-Fei; Yuan, Jian-Ping; Peng, Juan; Peng, Juan; Yuan, Jian-Ping; Wu, Chou-Fei; Wang, Jiang-Hai. (2011/10). «Fucoxanthin, a Marine Carotenoid Present in Brown Seaweeds and Diatoms: Metabolism and Bioactivities Relevant to Human Health» Marine Drugs 9 (10): 1806–1828. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- (Ingelesez) Li, Fu-Li; Zhang, Pei-Yu; Hu, Guang-Rong; Parsons, Ronald; Fan, Yong; Wang, Li-Juan; Wang, Li-Juan; Fan, Yong et al.. (2018/1). «A Rapid Method for the Determination of Fucoxanthin in Diatom» Marine Drugs 16 (1): 33. doi: . (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- Schwartz M, Marco; Sepúlveda L, Marcela; Morales G, Carla; Quitral R, Vilma. (2012-12). «Propiedades nutritivas y saludables de algas marinas y su potencialidad como ingrediente funcional» Revista chilena de nutrición 39 (4): 196–202. doi: . ISSN 0717-7518. (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
- Schwartz M, Marco; Sepúlveda L, Marcela; Morales G, Carla; Quitral R, Vilma. (2012-12). «Propiedades nutritivas y saludables de algas marinas y su potencialidad como ingrediente funcional» Revista chilena de nutrición 39 (4): 196–202. doi: . ISSN 0717-7518. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
- Txantiloi:Gaztelera Fundación Chile. [https://fch.cl/wp-content/uploads/2019/01/Informe-Prospeccio%CC%81n-de-Mercado.pdf ESTUDIO DE PROSPECCIÓN DE MERCADO DE BIOPRODUCTOS A PARTIR DE RECURSOS MARINOS DE LA REGIÓN DE COQUIMBO. ] (Noiz kontsultatua: 2018).
- «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
- Gammone, Maria Alessandra; D’Orazio, Nicolantonio. (2015-04-13). «Anti-Obesity Activity of the Marine Carotenoid Fucoxanthin» Marine Drugs 13 (4): 2196–2214. doi: . ISSN 1660-3397. PMID 25871295. PMC PMCPMC4413207. (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- D'Orazio, Nicolantonio; Gemello, Eugenio; Gammone, Maria Alessandra; de Girolamo, Massimo; Ficoneri, Cristiana; Riccioni, Graziano. (2012-3). «Fucoxantin: a treasure from the sea» Marine Drugs 10 (3): 604–616. doi: . ISSN 1660-3397. PMID 22611357. PMC PMCPMC3347018. (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
- Gammone, Maria Alessandra; D’Orazio, Nicolantonio. (2015-04-13). «Anti-Obesity Activity of the Marine Carotenoid Fucoxanthin» Marine Drugs 13 (4): 2196–2214. doi: . ISSN 1660-3397. PMID 25871295. PMC PMCPMC4413207. (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
- «Natura Foundation monografie - fucoxantina y astaxantina» www.naturafoundation.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
- (Ingelesez) Satomi, Yoshiko. (2017-04-01). «Antitumor and Cancer-preventative Function of Fucoxanthin: A Marine Carotenoid» Anticancer Research 37 (4): 1557–1562. ISSN 1791-7530. PMID 28373414. (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- (Ingelesez) Maeda, Hayato. (2015). «Nutraceutical Effects of Fucoxanthin for Obesity and Diabetes Therapy: A Review» Journal of Oleo Science 64 (2): 125–132. doi: . ISSN 1347-3352. (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
- (Gaztelaniaz) Suplementos dietéticos para adelgaza. National Institute of health, 4 or..
- «Alga fucus o ¿Qué es la Fucoxantina? - La Herboristería de Mamica» www.herboristeriamamica.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
- (Gaztelaniaz) «Fucoxantina: qué es y beneficios para la salud» Salud y Belleza 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
- Schwartz M, Marco; Sepúlveda L, Marcela; Morales G, Carla; Quitral R, Vilma. (2012-12). «Propiedades nutritivas y saludables de algas marinas y su potencialidad como ingrediente funcional» Revista chilena de nutrición 39 (4): 196–202. doi: . ISSN 0717-7518. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
- (Gaztelaniaz) «Fucoxantina, Qué es, Para qué sirve y Beneficios» Blog de Fitness, Nutrición, Salud y Deporte | Blog HSN 2017-05-19 (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).
- «Natura Foundation monografie - fucoxantina y astaxantina» www.naturafoundation.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).