Fujiwara klana

Fujiwara klana (japonieraz: 藤原氏 Fujiwara-uji, Fujiwara-shi) Japoniako erregeorde familia boteretsu bat izan zen, Sessho eta Kanpaku karguen monopolioa zuena. Klanaren sortzailea, Nakatomi no Kamatari (614-669) izan zen, klase baxuko noble bat, Fujiwara abizena, Tenji enperadoreagandik jaso zuena.

Fujiwara klana
Datuak
Motauji (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Osatuta
Hokke (en) Itzuli
Kyōke (en) Itzuli
Nanke (en) Itzuli
Shikike (en) Itzuli
Historia
Sorrera669ko azaroaren 13a
Sortzailea
Fujiwara no Kamatari (en) Itzuli

Postu politikoak, Asuka aroaren erdialdean lortzen hasi ziren, VII. mendean, hala ere, Heian aroan, familiako kideek, ia lau mendez, Japoniako Enperadorearen hurbileneko laguntzaileak izango ziren erregimen politiko bat ezarri zuten, 1156an gertatu zen Hōgen matxinadararte, non Taira klana eta Minamoto klana, gerra zibil batean elkarren artean borrokan hasten diren, eta, gerra hau, 1180 eta 1185 bitartean Genpei Gerrak direlakoetan okertuz.

Minamoto no Yoritomok bere burua, 1192an shogun izendatu zuenean, Fujiwaratarren boterea gainbehera joaten hasi zen, eta, XIII. mendearen hasieran bost familiatan banatu ziren: Konoe, Takatsukasa, Kujo, Nijo eta Ichijo. Bost familia hauek, euren artean banatuko zituzten sessho eta kanpaku karguak, baina ez ordurarte haina botererekin.

Hala ere, Fujiwara klanak, bere kideetako batzuk, Enperadoreen gertuko aholkulari, erregeorde eta ministro bezala mantenduko zituen baita XX. menderarte ere, Fumimaro Konoe eta Morihiro Hosokawa lehen ministroen kasuan bezala.

Erregeordeak

ErregeordeaBizitzaSesshoKampaku
Yoshifusa804-872866-872
Mototsune836-891876-884887-890
Tadahira880-949930-941941-949
Saneyori900-970969-970967-969
Koretada924-972970-972
Kanemichi925-977973-977
Yoritada924-989977-986
Kaneie929-990986-990990
Michitaka953-995990-993993-995
Michikane961-995995
Michinaga966-10281016-1017
Yorimichi990-10741017-10201020-1068
Norimichi997-10751068-1075
Morozane1042-11011087-10911075-1087, 1091-1094
Moromichi1062-10991094-1099
Tadazane1078-11621107-11141106-1107, 1114-1121
Tadamichi1097-11641123-1129, 1142-11511121-1123, 1129-1142, 1151-1158
Motozane1143-11661165-11661158-1165
Motofusa1144-12301166-11731173-1179
Moroie1172-12381184

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.