Fujisawa (Kanagawa)
Fujisawa (japonieraz: 藤沢市 Fujisawa-shi) Japoniako erdialdean Kanagawa prefeturan dagoen hiria da. 2014ko erroldaren arabera 418.302 biztanle ditu, populazioz prefeturako laugarrena.
Fujisawa 藤沢市 藤沢市 (Fujisawa-shi) | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Kanagawa | ||
Alkatea | Tsuneo Suzuki (en) | ||
Izen ofiziala | 藤沢市 藤沢町 | ||
Jatorrizko izena | 藤沢市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°20′20″N 139°29′28″E | ||
Azalera | 69,51 km² | ||
Mugakideak | Yokohama, Ayase (en) , Ebina (en) , Kamakura, Chigasaki (en) , Yamato (en) eta Samukawa (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 436.744 (2020ko irailaren 1a) 12.850 (2015) | ||
Dentsitatea | 6.278,67 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1940ko urriaren 1a eta 1908ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Miami Beach, Windsor, Matsumoto, Konan (en) , Kunming eta Boryeong (en) | ||
http://www.city.fujisawa.kanagawa.jp/ www.city.fujisawa.kanagawa.jp |
Geografia
Prefeturaren erdialdean dago, Sagami Badiaren ertzean, Kamakura hiri ezagunaren ondoan. Lurraldea luzea eta estua da, iparraldea Sagamino lautadan dago eta hegoaldea, kostaldea, Shonan dunetan.
Bi ibai itsasoratzen dira bertan, Hikichi eta Sakai, eta itsasertzean Enoshima uhartea ere badago.
Historia
Dagoeneko Jōmon Aroan populatua zegoen lurraldea indusketetan oskol pilaketak aurkitu baitira. Kofun Aroko hilobiak ere aurkitu dira.
Kamakura Aroan hiriburua zen Kamakuratik hain gertu egonik borroka asko izan ziren bertan. Muromachi Aroan Yugyo-ji tenplua eraiki zen eta honen inguruan garatuz joan zen herria. Edo Aroan Tōkaidō errepidearen posta-herri bihurtu zen eta Tokugawa Ieyasuk jauregi bat eraiki zuen bertan.
Meiji berrezarkuntzan Fujisawaren lurraldea bi barrutitan banatzen zen, Kōza eta Kamakura barrutietan hain zuzen ere. 1887an trenbidea iritsi zenean herriak garapen handia izan zuen.
1923ko lurrikarak kalte handiak eragin zizkion Fujisawari, 4.000 etxe inguru suntsituz. 1926an Japoniako Armadako Itsas Artileria eskola ezarri zen bertan eta Tokioko 1964ko Udako Olinpiar Jokoetan belauntzien estropadak bertan jokatu ziren.
Ondasun nabarmenak
- Enoshima uhartea.
- Shirahata santutegia.
- Shojyoko-ji tenplua (Yugyo-ji).
- Ryuko-ji tenplua.
- Kugenuma hondartza.
- Oba gazteluaren hondarrak.
Iruditegia
- Enoshima uhartea.
- Enoshima uharteko hondartza.
- Shojyoko-ji tenplua.
- Ryuko-ji tenpluko estupa.
- Kugenuma hondartza.
Hiri senidetuak
- Miami Beach (AEB) (1959)
- Matsumoto (Nagano) (Japonia) (1961)
- Kunming (Txina) (1981)
- Windsor (Ontario) (Kanada) (1987)
- Boryeong (Hego Korea) (2002)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Fugisawako webgune ofiziala