Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala
Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala (japonieraz: 富士箱根伊豆国立公園 Fuji-Hakone-Izu Kokuritsu Kōen) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da. 1936an ezarri zen.
Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Kokalekua | Kanagawa prefektura, Shizuoka, Tokio eta Yamanashi, Japonia |
Koordenatuak | 34°40′00″N 139°00′00″E |
![]() ![]() Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala (Japonia) | |
Azalera | 1.667,67 km² |
Izendapena | list of national parks of Japan (en) ![]() |
IUCNren babesa | V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua |
Sorrera | 36-02-01 |
Webgunea | https://www.env.go.jp/park/fujihakone/index.html eta https://www.env.go.jp/en/nature/nps/park/guide/hakone/index.html |
Historia
Parke Nazionala 1936an ezarri zen eta Japoniako lau Parke Nazional garrantzitusenen artean dago. 1950an Izu uharteak barneratu ziren Parkean. Tokiotik hain gertu egonik oso bisitatua da.
Geografia
Oso eremu zabala hartzen du, 1.227 km², eta lau prefeturatan zabaltzen da, Tokioren mendebaldea, Yamanashi, Shizuoka eta Kanagawa.
Toki zehatz bat baino Kantō eta Chūbu eskualdeetako toki turistikoen bilduma da Fuji-Hakone-Izu parkea. Baliabide natural eta paisajistiko ugari hartzen ditu bere baitan, baditu kostaldeak, ur termalak, mendiak, aintzirak eta 1000 uharte bolkanikotik gora ere bai.
Ondasun nabarmenak
Lau eremutan banaturik dago parkea:
- Fuji mendiaren eremua:
- Hakone eremua:
- Ashi aintzira
- Tōkaidō bide zaharra
- Ōwakudani
- Izu penintsula:
- Amagi mendia
- Atamiko ur termalak
- Jogasaki kostaldea
- Izu uharteak
Iruditegia
- Kawaguchi aintzira (Fujiko bost aintzirak eremuan).
- Iwachi (Izu penintsula).
- Amagi mendia.
- Jogasaki kostaldea.
- Hachijo-jima uhartea (Izu uharteak).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionalaren webgunea