Fugitivos del paraiso
Fugitivos del paraíso Doctor Deseo musika taldearen hirugarren diska da, 1992. urtean taldeak argitaratutakoa.
Fugitivos del paraíso | |
---|---|
Doctor Deseo taldearen pop-rock | |
Argitaratze data | 1992 |
Grabazioa | Elkar (Lasarte-Oria) |
Diskoetxea | Oihuka |
Partaideak
- Francis Díez (ahotsa)
- Niko Brochado (gitarra)
- Josi Jiménez (baxua)
- Josu Monge (bateria)
Grabaketa eta abestiak
Disketxea aldatu zuten, Oihuka-rekin atera zuten eta Elkarren estudiotan grabatu, Lasarte-Orian. Diska honetan ere kolaborazio garrantzitsuak izan zituetzen, Karlos Jimenez, Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Petre Bucataru, Mikel Balkarlos eta Carlos Hipolito[1]. Taldeari dagokionez Jesus Belmonteren tokia Niko Brochadok hartu zuen[2].
Fugitivos del paraíso hau taldearen diska ezagunena da, batez ere bertan agertzen den Corazón de Tango abestia, taldearen mitikoa bihurtuko zena[1]. Fugitivos de paraíso, Panfleto nº13, ¡Darle fuego a Bilbao! eta Noche de viernes ere ezagun egin ziren besteak beste. 1992an bertan CD formatuan atera zen[3] eta abesti gehigarri bat zegoen, lehenengo diskako Un mar en medio-ren bertsio akustikoa.
Azala
Zuri beltzezko argazki bat da, bertan bikote bat tangoa dantzatzen ageri da. Argazkia gerritik behera aterata dago eta neskak eskua dauka mutilaren hankartean.
Kantuen zerrenda
- Desde el centro del Huracán - 2:45
- Panfleto nº13 - 4:55
- Fugitivos del paraíso - 4:30
- Una vez más - 2:17
- Apague la televisión - 3:30
- Olas y naufragios - 2:40
- Corazón de Tango - 3:46
- ¡Darle fuego a Bilbao! - 3:21
- Noche de viernes - 4:46
- Tiemblo solo de pensar en mi testiga de Jehová - 3:29
- Un mar en medio* - 4:48 (bertsio akustikoa, CD-an)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- Txiribita. (2012-02-03). «Doctor Deseo - Fugitivos Del paraiso (1992)» EKAITZALDI (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).
- (Ingelesez) «Doctor Deseo - Fugitivos del Paraiso» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).