Fuenmayor
Fuenmayor Errioxako iparraldeko udalerri bat da. 2020. urtean 3.143 biztanle zituen. Ardogintza munduan ezaguna da.
Fuenmayor | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Q123680441 ![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Fuenmayor | ||||||||||
Posta kodea | 26360 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26064 | ||||||||||
Herriburua | Fuenmayor | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°28′00″N 2°33′36″W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 34.29 km² | ||||||||||
Altuera | 433 m | ||||||||||
Mugakideak | Logroño, Navarrete, Cenicero, Eltziego, Guardia eta Lapuebla Labarka | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.259 (2023)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 95,04 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tresses | ||||||||||
Matrikula | LO | ||||||||||
fuenmayor.org |
Geografia
Ebro ibaia eta N-232 errepidearen arteko eremuan kokaturik dago, Logroño hiriburutik 11 kilometro mendebaldera. Udalerriak 34 km2-ko azalera du eta 430 metrotako altuera[1]. Ibaiaren iparraldeko ertzean Lapuebla de Labarca herri arabarra dago.
Historia
Zeltiberiarren eta erromatarren aztarnak aurkitu izan dira Fuenmayorreko lurretan. Kontsulen garaian dagoeneko aipatzen da Varía edo Varegia izeneko lurraldean bazela asentamendu bat[2]. 567. urtean Leovigildo errege godoak Naiararen inguruko eremu osoa menperatu zuen.
Herriaren sorrera ez da zehazki ezagutzen. Kondaira batek dioenez Ramiro I.a Asturietakoaren ejerzitoko hiru kapitainek Clavijoko gudua irabazi eta itzuleran toki honetan gelditzea erabaki zuten oso lur emankorra zela iritzita, eta erregeak lur hauek eman zizkien gudua irabazten lagundu izanaren ordainetan[1]. Edonola ere Fuenmayorren aurreneko aipamena XI. mendekoa da, Estefania Foixkoa erreginak Naiarako monasterioaren esku uzten duen agirian agertzen da, beste hainbat tokirekin batera[1]. XVII. mendean Navarreteren menpe aurkitzen zen eta Fuenmayorko biztanleek 6.600 dukateren truke independentzia erosi zuen[1].
1784. urtean Fuenmayorko Francisco Tobía y Ubagoren etxean Real Sociedad Económica de La Rioja ilustrazio garaiko elkartea sortzeko hainbat bilera egin ziren. XIX. mendean upategi handiak eraiki ziren eta garapen ekonomiko handia izan zuen.
Ekonomia
Herria Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Altua" azpieskualdean. 25 upategi ditu eta hainbat oso ezagunak dira ardogintza munduan[3].
Zurgintza eta keramika industria ere badu.
Biztanleriaren bilakaera

Ondasun nabarmenak

- Andre Mariaren eliza: XVI eta XVIII mendeen artean eraiki zen aurrez existitu zen eliza erromaniko baten gainean. Erromanista estiloko erretaula nagusia aipatzekoa da[4].
- Fernández Bazán jauregia (XVII mendekoa)[5]
- Terángo markesen jauregia (XVI mendekoa)[6]
- Kristoren baseliza[7]
- Karmengo baseliza[8]
Kultura
Fuenmayorreko jaiegun nagusia Fiesta de Los Marchos da. Abenduaren 7ko gauean ospatzen da eta herri guztian suak pizten dira. Kondairaren arabera ohituraren jatorria Iberiar Penintsulako Gerran (1808-1814) dago. Tropa frantsesak Logroñon zeuden eta inguruko herri guztiak harpilatzea zuten helburu, tartean Fuenmayor. Fuenmayortarrek suak piztu zituzten herriko hainbat tokitan eta frantsesek dagoeneko erasotutako herria zela pentsaturik iparralderantz jarraitu zuten[9]. Dena dela inongo oinarri historikorik ez duen kondaira da.
Maiatzaren 1eko zubian "Festival Mariquitina's Day" ospatzen da La Tejera finkan. Ardoaren eta honen inguruko kultura ospatzen da hainbat ikuskizunen bidez; magia, ipuin kontaketak, poesia errezitaldiak, musika emanaldiak...[10]
Herritar ezagunak
- Daniel Aranzubia (1979- ), futbolaria
Erreferentziak
- Txantiloi:Es-GT «Guía de Fuenmayor (la Rioja) Turismo accesible» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- Juan Enrique Merino de Tejada. Historia de la Muy Noble e Ilustre Villa de Fuenmayor. .
- «Listado de Bodegas de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- «Iglesia Parroquial de Santa María» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- «Palacio Fernández Bazán (Fuenmayor)» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- «Palacio de los Marquesés de Terán en Fuenamyor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- «Ermita del Cristo de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- «Ayuntamiento de Fuenmayor» www.fuenmayor.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- (Gaztelaniaz) «Fuenmayor celebra ‘Los Marchos’ con un centenar de hogueras, degustaciones y toro de fuego» El Balcón de Mateo (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
- (Gaztelaniaz) Riva, Andrés García de la. (2009-09-25). «Uvas centenarias en busca de paladares jóvenes» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Fuenmayorko Udalaren webgunea