Fruitu lehor
Fruitu lehorra perikarpo mamigabea, lehorra eta gogorra dituen fruitua da. Haien ur-kantitatea % 50 baino txikiagoa da. Elikagai hauek koipe, proteina eta oligoelementu asko daukate.
- Agian Fruitu lehortu bilatzen ari zinen.
Fruitu lehor | |
---|---|
fruitu eta janari | |
Fruitu lehor batzuk
- Arbendolak
- Anakardoak
- Ekilore haziak.
- Gaztainak
- Intxaurrak
- Kakahueteeak
- Kuia haziak
- Macadamia intxaurrak
- Pinaziak
- Hurrak
Fruitu lehorrak eta osasuna
Fruitu lehorrak dieta mediterranearraren osagai garrantzitsuak dira. Hainbat substantzia osasungarri dituzte, esaterako fitoesterolak eta substantzia antioxidatzaileak, eta gaixotasun koronarioaren prebentzioan eragin babeslea dutela erakusten duten datu epidemiologikoak badira. Intxaurrek adibidez, azido a-linoleniko kopuru bereziki handia dutenez, eragin antiaterogenikoa omen dute.
Kanpo estekak
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz: Fruitu lehorrak |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.