Fronte Nazionala (Frantziako Erresistentzia)
Fronte Nazionala (frantsesez: Front national de lutte pour la libération et l'indépendance de la France) Frantziako Erresistentziako mugimendua izan zen. 1941ean eratu zen, eta jatorriz komunista bazen ere, joera guztietakoei irekia zen, eta era askotako mugimenduak bateratzen ahalegintzen zen. Hala ere, 1943tik aurrera egin ziren elkartze berrietan ez zuen sartu nahi izan. Bera izan zen ipar eta hegoko eskualdeetan parte hartu zuen bakarra. Askatasunaren egunean, erresistentziako talde nagusia bera zen. Idazleen Fronte Nazionalak, Aragonekin, Les Lettres françaises eman zuen argitara.
Fronte Nazionala (Frantziako Erresistentzia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | network or movement of the French Resistance (en) |
Ideologia | sozialismoa eta Antifaxismoa |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Historia | |
Sorrera | 1941eko maiatzaren 15a |
Desagerpena | 1949 |
- Artikulu hau Frantziako Erresistentziako mugimenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte Nazionala (argipena)».
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.