Fritz von Unruh
Fritz von Unruh (Koblentza, 1885eko maiatzaren 10a - Dietz-Lahn, 1970eko azaroaren 28a) alemaniar poeta eta antzerkigilea izan zen.
Fritz von Unruh | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Koblentza, 1885eko maiatzaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Diez (en) ![]() |
Leinua | House of Unrug (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta poeta |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Izengoitia(k) | Fritz Ernst |
Genero artistikoa | kontakizun laburra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Republican Party of Germany (en) ![]() |
![]() ![]() |
[[Fitxategi:Lml8.jpg|thumb|ezkerrera|alt=1={{Information |Description={{de|Wilhelm Lehmbruck: Große Sinnende (1913) - Lehmbruck-Museum Duisburg|1=|Wilhelm Lehmbruck: Porträtkopf Fritz von Unruh (1918), Fritz von Unruhren omenez egindako artelana]]
Militar-familia bateko semea zen; militarra izan zen bera ere. Gudarostean zuen kargua utzi behar izan zuen, 1912. urtean Offiziere (Ofizialak) antzerki-lan antimilitarista kaleratu ondoren. Haren ondotik argitaratu zuen Prinz Louis Ferdinand (1914, Luis Fernando Printzea) obrak ere iskanbila handia eragin zuen. Herrien arteko hurbilketa batean oinarritutako joera internazionalisten eta bakezaleen alde agertu zen ondorengo antzerki-lanetan: Opfergang (1916, Sakrifiziorako bidean) Verdungo Guduan oinarritutako poema-bilduma; Ein Geschlecht (1916, Belaunaldi bat); Platz (1920, Plaza); eta Stürme (1922, Ekaitzak). Nazismoa hedatu zenean, Alemaniatik ihes egin behar izan zuen. 1953an, Wilhelmus askatasunari buruzko antzerki-lan historikoa idatzi zuen Frankfurteko Antzokirako.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.