Fritz Grasshoff
Fritz Grasshoff (Quedlinburg, 1913ko abenduaren 9a - Hudson (Quebec), 1997ko otsailaren 9a) alemaniar idazlea izan zen.
Fritz Grasshoff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quedlinburg, 1913ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Hudson (Quebec), 1997ko otsailaren 9a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, margolaria, idazlea, kanta-idazlea eta kantugilea |
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Cellen bizi izan zen hogei urtez. 1983an, Hudsonera (Quebec) emigratu zuen. Barku-kapitain baten semea zenez, haren obran oso nabarmena da itsasoarekiko zaletasun eta maitasun hori, portuetako taberna-zuloetako giro zantarrean bertan ere. Grasshoffen poemei halako aire triste bat darie beti, halako deitore kutsu bat. Halunkenpostille obrak idazle kritikaria eta moralista eman zuen ezagutzera. Estilo horri eutsi zion Graßhoffs unverblümtes Lieder und Lästerbuch (1965, Grasshorffeko abestien eta bizioen liburu metaforarik gabea) obran. Urtebete lehenago, Die klassische Halunkenpostille (1964, Arloteen deboziozko liburu klasikoa) argitaratu zuen. 50eko eta 60ko hamarraldietan, egonaldi luzeak egin zituen Suedian. Han idatzi zuen Neue Gedichte (1956, Poema berriak). 1980an argitaratu zuen lehen eleberria, Der blaue Heinrich (Endrike urdina), gerra ondoko merkatu beltzaren giroan kokatua.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fritz Grasshoff |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.