Fringe
Fringe (Euskal Herrian Fringe. Mugako Zientzia.) zientzia-fikziozko eta estatubatuar telesaila bat da. Telesaila honen sortzaileak J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci dira. 2008ko irailaren 9an Ameriketako Estatu Batuetan Fox katean eta Kanadan CTV katean estreinatu zen.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | J. J. Abrams, Alex Kurtzman eta Roberto Orci |
Izenburua | Fringe |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 100 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa, telebista drama, polizia-telesaila eta beldurrezko telesaila |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Lekua | Toronto New York Vancouver |
Grabazio lekua(k) | Toronto, New York, Vancouver eta Columbia Britainiarra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | J. J. Abrams |
Antzezlea(k) | |
Anna Torv (Olivia Dunham (en) ![]() Joshua Jackson (Peter Bishop (en) ![]() John Noble (en) ![]() ![]() ![]() Jasika Nicole (Astrid Farnsworth (en) ![]() Lance Reddick (en) ![]() ![]() Kirk Acevedo Blair Brown (Nina Sharp (en) ![]() Seth Gabel (Lincoln Lee (en) ![]() Mark Valley Michael Cerveris (September (en) ![]() Ari Graynor | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Television Studios (en) ![]() Bad Robot Productions (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | Bryan Burk (en) ![]() J. H. Wyman Jeff Pinkner (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Giacchino |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 2008ko irailaren 9a |
Amaiera-data | 2013ko urtarrilaren 18a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Federal Bureau of Investigationa, Fenomeno paranormala, Denbora bidaia eta kriminalitatea |
Historia | |
Nominazioak | Hugo Award for Best Dramatic Presentation, Short Form (en) ![]() TCA Award for Outstanding New Program (en) ![]() Teen Choice Award for Choice TV Actor Drama (en) ![]() Writers Guild of America Award for Television: New Series (en) ![]() Teen Choice Award for Choice TV Actress Fantasy/Sci-Fi (en) ![]() Satellite Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film (en) ![]() |
fox.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Telesaila 2011ko otsailaren 20tik aurrera Euskal Herri osoan ETB1 katean eta euskaraz ikusi ahal izan zen.[1] Halere aurretik, Hego Euskal Herrian Canal+ kateak 2008ko abenduaren 28an eta Ipar Euskal Herrian TF1 kateak 2009ko ekainaren 10ean estreinatu zuten.
Telesaila hau The X-Files, Altered States, The Twilight Zone eta Dark Angel telesailen arteko nahasketa bat bezala deskribatua izan da. Bost denboraldi izan zituen.
Sinopsia
Telesailaren ardatza ikerlari talde batean kokatzen da, taldea honako kide hauek osatzen dute: Walter Bishop izeneko zientzialaria (John Noble), Frankestein eta Albert Einsteinen arteko nahasketa bat, bere semea den Peter Bishop (Joshua Jackson) eta FBIko Olivia Dunham agentea (Anna Torv), azken honek aita-semeak 17 urte ondoren elkarretaratu egin dituelarik. Denak batera mundu osoan zehar jazotzen diren gertakari bitxi batzuk ikertzen hasiko dira, hauek Eredua ezizenez ezagutzen dira.
Pertsonaia nagusiak
- Olivia Dunham (Anna Torv), FBIko agentea da, bere agentekide eta maitalea hil ostean Fringe taldea osatzeko izendatu dute.
- Walter Bishop (John Noble), 17 urtez psikiatriko batean sartuta egon den zientzialaria da, azkenean bere ezagutza handiak direla eta, Fringe taldeko kidea izateko kaleratu edo gizarteratu egingo dute.
- Peter Bishop (Joshua Jackson), aholkulari zibila eta Walter Bishop zientzialariaren semea da: oso buruargia denez eta Walterrekin duen harremana bitarte, Fringe taldeko kide izendatuko dute.
- Astrid Farnsworth (Jasika Nicole), Fringe taldean lan egiten duen FBIko agente bat da, zientzia arloko ezagutza handiekin.
- Phillip Broyles (Lance Reddick), Segurtasun Nazionaleko agentea izateaz gain, Fringe taldeko zuzendaria da.
- Nina Sharp (Blair Brown), Massive Dynamic enpresa erraldoiko enpresaburua da: enpresa hau zientzia eta teknologia ikerketako munduko liderra da.
- Charlie Francis (Kirk Acevedo), FBIko agentea eta Olivia Dunhamen laguna da; nahiz eta Fringe taldeko kidea ez izan, Oliviari bere ikerketetan lagunduko dio.
- Begiralea (Michael Cerveris) gizon garai bat da, bidaietako kronista eta gertakari harrigarrien egilea. Modu batera edo bestera ia beti agertu ohi da, eta beretarren artean Irail bezala ezaguna da.
- William Bell (Leonard Nimoy), Massive Dynamics enpresaren sortzailea eta fundatzailea da, gainera Walter Bishop zientzialariaren laborategiko lankidea ere izan zen.
Iruditegia
- Fringe telesaileko sortzaileak eta antzezle nagusiak.
- Joshua Jackson.
- John Noble.
- Lance Reddick.
- Blair Brown.
- Jasika Nicole.
Erreferentziak
- «'Merli' ETB1era iritsiko da bihar» Berria 2018-01-13.
Kanpo estekak
- Fringe telesailaren webgunea (Ingelesez)
- Fringe telesailaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)