Fright Night
Fright Night (euskaraz Beldurrezko Gaua) 1985eko Tom Holland estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Bertan, Chris Sarandon, William Ragsdale, Amanda Bearse, Stephen Geoffreys eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zuten.
Fright Night | ||||
---|---|---|---|---|
The J. Geils Band (en) filma | ||||
Egilea(k) | The J. Geils Band (en) | |||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Fright Night | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | teen film (en) , comedy horror (en) , vampire film (en) , beldurrezko zinema, thrillerra, film komikoa eta fantasiazko filma | |||
Iraupena | 103 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Tom Holland | |||
Gidoigilea(k) | Tom Holland | |||
Antzezlea(k) | ||||
Chris Sarandon (Jerry Dandrige (en) ) William Ragsdale (Charley Brewster (en) ) Amanda Bearse (en) Stephen Geoffreys (Evil Ed (en) ) Roddy McDowall (Peter Vincent) Jonathan Stark Heidi Sorenson (en) Art Evans Stewart Stern | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Herb Jaffe (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures | |||
Edizioa | Kent Beyda | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | John F. DeCuir, Jr. (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Brad Fiedel | |||
Argazki-zuzendaria | Jan Kiesser | |||
Jantzi-diseinatzailea | Robert Fletcher | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argumentu nagusia | Banpiroa, giza sexualitatea, nerabezaroa eta Industria zinematografikoa | |||
The J. Geils Band (en) kronologia | ||||
|
1988an Fright Night II jarraipena izan zuen, 2011an 3Dko izen berdineko Fright Night berregokitzapena eta 2013an Fright Night 2: New Blood jarraipena.
Argumentua
Charlie (William Ragsdale) telebistako "Beldurrezko Gaua" saioan jarri ohi dituzten beldurrezko filma zaharren zalea da, saio hau beldurrezko generoko aurkezlea den Peter Vincent aktoreak (Roddy McDowall) aurkezten du. Gau batez bere logelako lehiotik aldameneko etxera etorri berrira hilkutxa batekin etorri berria den auzokidea ikusten du. Beste gau batez, berriz ere logelako lehiotik bere auzokide Jerry Dandridge (Chris Sarandon) etxe barnean neska nerabe gazte bati lepoan kosk egiten txundituta ikusten du. Charleyk gertatutakoa amari (Dorothy Fielding) kontatu baina hark ez dio sinisten, orduan bere lagunmina "Evil" Ed Thompson (Stephen Geoffreys) eta Charlyren neskalaguna den Amy Peterson-i (Amanda Bearse) gauza bera kontatzen die, baina haiek ere ez diote sinisten. Jerry Charleyk bere sekretuaz jakitun dagoela jabetzen da, bizilagun berria banpiroa izanik Charley hiltzen saiatuko dela, baina Charleyk ihes egitea lortu eta azken aukera gisa beldurrezko telebista saio gustukoena den Peter Vincent (Roddy McDowall) aurkezleari laguntza eskatuko dio, nahiz eta hura Charleyk hasiera batean espero zuen banpiro-ehiztari profesionala zehazki ez izan.
Peter Vincent pertsonaiaren izena beldurrezko zinema generoko bi aktore ospetsuen izen-abizenen elkarketatik sortua da: Peter Cushing eta Vincent Price.
Aktoreak
- Chris Sarandon: Jerry Dandridge
- William Ragsdale: Charley Brewster
- Amanda Bearse: Amy Peterson
- Roddy McDowall: Peter Vincent
- Stephen Geoffreys: Edward "Evil Ed" Thompson
- Jonathan Stark: Billy Cole
- Dorothy Fielding: Judy Brewster
- Art J. Evans: Lennox detektibea
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Fright Night filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Fright Night filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)