Friesland mendia
Friesland mendia (gaztelaniaz: Monte Barnard) Livingston uhartearen mendirik altuena da, Hego Shetlandak uhartedian. False Bay-ren ipar-ekialdetik bost kilometro ingurura Tangra mendietan dago.
Friesland mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.700,2 m |
Prominentzia | 1.700,2 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°40′15″S 60°11′11″W |
Honen parte da | Friesland gailurra |
Mendikatea | Tangra mendiak |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Leku geografikoa | Livingston uhartea |
Mendia 1820. urteaz geroztik itsas txakurren ehiztarien ezaguna zen. XIX. mendearen erdialdean, Barnard Peak izena, James Weddell-ek 370 metroko altuera duen Needle Peak mendirako erabili zuen izena, gaizki transferitu zitzaion. 1959tik (Britainia Handia) eta 1960tik (AEB), ingelera-hiztun munduan jatorrizko izena darama, Txilen eta Argentinan Monte Barnard izenarekin mantentzen den bitartean.[1]
Lehen igoera Francesc Sàbat eta Jorge Enrique mendizale kataluniarrek 1991ko abenduaren 30ean lortu zuten.[2]
Erreferentziak
- John Stewart: Mount Friesland.
- Lluís Reales: Dos geólogos catalanes coronan un 1.800 en la Antártida.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.