Friendly Persuasion
Friendly Persuasion (euskaraz: "Pertsuasio adiskidetsua") western filma da, William Wyler estatubatuar zinemagileak 1956an zuzendu eta ekoitzi zuena. Jessamyn Westek 1945ean argitaratu zuen izenburu berdineko eleberrian oinarriturik dago. Gary Cooper, Dorothy McGuire, Anthony Perkins, Richard Eyer, Robert Middleton, Phyllis Love, Peter Mark Richman, Marjorie Main eta John Smith izan ziren aktore nagusiak.
Friendly Persuasion | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Friendly Persuasion |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta gerra-filma |
Iraupena | 137 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Friendly Persuasion (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Wyler |
Gidoigilea(k) | Michael Wilson (en) Jessamyn West (en) |
Antzezlea(k) | |
Gary Cooper Dorothy McGuire Anthony Perkins Richard Eyer Robert Middleton Phyllis Love (en) Peter Mark Richman Marjorie Main John Smith Walter Catlett (en) Charles Halton Earle Hodgins Edna Skinner Frank Sully James Anderson Richard Hale (en) Russell Simpson Richard Garland Edward Andrews Frank Jenks William Schallert Gene Roth Snub Pollard (en) Diane Jergens John Dierkes William Tannen Herman Hack Frank Hagney (en) Bob Burns Ralph Sanford Billy Curtis Mary Jackson (en) Hank Mann Edmund Cobb Joe Turkel Doug McClure (en) Robert Fuller Joel Fluellen Theodore Newton Mary Carr Wright King | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Robert Wyler |
Konpainia ekoizlea | Monogram Pictures (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Ellsworth Fredericks (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Dorothy Jeakins |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Indiana |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak William Wyler Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Michael Wilson (en) Zuzendari onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak William Wyler Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Anthony Perkins Soinu onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Gordon R. Glennan (en) , Gordon E. Sawyer (en) |
Oscar sarietarako sei izendapen eta Urrezko Globoetarako bi jaso zituen, baina bat ere ez zuen irabaztea lortu. Aldiz, Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen.
Argumentua
1862, Indiana. Jess Birdwell nekazaria (Gary Cooper) seme-alaba ugariko familia bateko aita da, edozein indarkeria mota erabiltzeari uko egiten dion eta bakean eta lasai bizi nahi duen kuakero komunitate batekoa. Baina AEBtako Gerra Zibilak proban jarriko ditu beren sinismenak, Joshek (Anthony Perkins), familiako seme nagusiak, Unionisten Armadan izena eman eta gerran parte hartu nahi baitu; jarrera horrek atsekabea eragingo du familian.
Aktoreak
- Gary Cooper: Jess Birdwell
- Dorothy McGuire: Eliza Birdwell
- Anthony Perkins: Josh Birdwell
- Richard Eyer: Little Jess Birdwell
- Robert Middleton: Sam Jordan
- Phyllis Love: Mattie Birdwell
- Peter Mark Richman: Gard Jordan (Mark Richman)
- Walter Catlett: Quigley irakaslea
- Richard Hale: Purdy
- Joel Fluellen: Enoch
- Theodore Newton: Harvey maiorra
- John Smith: Caleb Cope
- Marjorie Main: Hudspeth alarguna
- Edna Skinner: Opal Hudspeth
- Marjorie Durant: Pearl Hudspeth
- Frances Farwell: Ruby Hudspeth