Friedrich von Amerling
Friedrich von Amerling (Viena, 1803ko apirilaren 14a - ibidem, 1887ko urtarrilaren 14a) austriar margolaria izan zen. Ferdinand Georg Waldmüllerrekin batera, XIX. mendeko austriar erretratugilerik nabarmenena izan zen.
Friedrich von Amerling | |||
---|---|---|---|
1835 - 1880 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1803ko apirilaren 14a | ||
Herrialdea | Austriar Inperioa Austria-Hungariako Inperioa | ||
Heriotza | Viena, 1887ko urtarrilaren 14a (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Academy of Fine Arts Vienna (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
1815etik 1824ra Vienako Arte Akademian ikasi zuen eta 1824tik 1826ra Pragako Arte Akademian. 1827 eta 1828 urteak Londresen eman zituen eta bertan Thomas Lawrenceren eragina jaso zuen. Parisen ere ikasi zuen Horace Vernetekin eta Erroman. 1827tik Vienan lan egin zuen austriar gorte, aristokrazia eta klase ertainarentzat. Denbora asko eman zuen Europan, Egipton eta Palestinan bidaiatzen. 1878an noblezia titulua jaso zuen.
Iruditegia
- "Chiaruccia" (Römische Spinnerin, 1846)
- Mutter und Kinder (Ama-semeak)
- Andreas Amerling (1829)
- Julie, Woynako kondesa (1832)
- Neska irakurtzen (1835)
- István Széchenyi kondea (1836)
- Pfuel baroia (1836)
- Ms. Plach (1850)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.