Friedrich Schelling

Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling (Leonberg, Stuttgart-etik hurbil, 1775eko urtarrilaren 27a - Bad Ragaz, Suitza, 1854ko abuztuaren 20a), alemaniar filosofoa izan zen. Idealismoaren eta Alemaniako erromantizismoaren adierazgarri nagusietako bat izan zen.

Friedrich Schelling

(1848)
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Wilhelm Joseph Schelling
JaiotzaLeonberg, 1775eko urtarrilaren 27a
Herrialdea Württembergeko Erresuma
HeriotzaBad Ragaz, 1854ko abuztuaren 20a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pauline Gotter (en) Itzuli
Caroline Schelling (en) Itzuli  (1803 -  1809)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Tübinger Stift (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ludwig Wihl (en) Itzuli
Georg Wilhelm Friedrich Hegel
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johann Gottlieb Fichte
Ludwig Joseph Uhland (en) Itzuli
Gottlob Christian Storr (en) Itzuli
Johann Friedrich LeBret (en) Itzuli
Johann Friedrich Flatt (en) Itzuli
Christian Friedrich von Schnurrer (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Munich
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
University of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPlaton, Giordano Bruno, Jakob Böhme, Baruch Spinoza, Gottfried Wilhelm Leibniz, Immanuel Kant, Jean-Baptiste Robinet (en) Itzuli, Friedrich Heinrich Jacobi, Johann Gottfried Herder, Johann Wolfgang von Goethe, Friedrich Hölderlin eta Johann Gottlieb Fichte
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
MugimenduaGerman idealism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

iTunes: 304574384 Find a Grave: 92595866 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kanten ondorengo alemaniar filosofo idealista nagusietako bat izan zen. Jena-ko eta Würzburg-eko unibertsitateetan jardun ondoren, Munich-eko Arte Ederretako Akademiako idazkaria izan zen 1806-1820 bitartean eta irakaskuntzara itzuli zen gero, Frederiko Gilen IV.ak eskatuta. Fichte-ren pentsamendu dialektikoaren eraginpean, izadiaren filosofia egituratu zuen lehenik, eta izpirituaren filosofia ondoren. 1801. urtean, izpiritua eta izadia bat eta bera direla adierazi zuen; hala berreskuratu zuen Brunoren eta Spinoza-ren panteismoa, eta eskola erromantikoaren filosofo nagusi bihurtu zen. Estetikari buruzko lanak idatzi zituen ondoren eta erlijioen filosofia landu zuen. Schelling-en arabera, norberaren gogoaren poderioz ezinbestean banatu den absolutuaren bilaketan oinarritzen da gizadiaren historia. Obra nagusiak hauek dira: Ideen zu einer Philosophie der Natur (1797, Naturaren filosofia baterako ideiak), System des transzendentalen Idealismus (1800, Idealismo transzendentalaren sistema), Philosophie der Kunst (1803, Artearen filosofia), Philosophische Untersuchungen über das Wesener menschlichen Freiheit (1809, Giza askatasunaren izaerari buruzko Wesener-en filosofia ikerketak), Die Weltalter (1811, Munduaren garaiak).

Esaldiak

"Der Anfang und das Ende aller Philosophie ist - Freiheit!"

Itzulpena: «Filosofia guztiaren hasiera eta helburua da askatasuna!»

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Schelling Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.