Friedrich Ruckert
Friedrich Ruckert (Schweinfurt, Bavaria, 1788 – Neuses, Coburgetik hurbil, 1866) alemaniar poeta izan zen. Biedermeier estiloko poeta erromantikoa izan zen.
Friedrich Ruckert | |
---|---|
(1864) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Schweinfurt, 1788ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Bavariako Erresuma |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Neuses (en) , 1866ko urtarrilaren 31 (77 urte) |
Hobiratze lekua | Neuses (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Luise Rückers (en) (1821eko abenduaren 26a - 1857ko ekainaren 26a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Würzburgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana Telugua arabiera persiera sanskritoa Koptoera txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, legelari-poeta eta orientalista |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Humboldt Unibertsitatea University of Erlangen–Nuremberg (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Ludlamshöhle (en) Corps Franconia Würzburg (en) |
Biografia
Jenako Unibertsitatean izan zen irakasle, eta Napoleonen aurkako poemak idatzi zituen: Geharnischte Sonnete (Soneto armatuak) eta Kriegerische Spott und Ehrenlieder (Gerrarako irri eta ohore kantuak), Deutsche Gedichte liburu-sailean bildu zituenak (1814). Pertsiera irakatsi zuen Erlangenen eta Berlinen.
Obra
Poesia-liburuetan Alemaniako poesia erritmo pertsiarretara egokitzen saiatu zen: Geshelen (1818, Gazela); Die östlichen Rosen (1822, Ekialdeko arrosak); Verwandlungen des Abu Seid (1826-1837, Abu Seid-en metamorfosia); Weisheit des Brahmanen (1836-1839, Brahmanen jakinduria). Liebesfrühling (1823, Amodiozko udaberria) eta Kindertotenlieder (1872an argitaratua, Haur hilen kantuak) dira poetaren obrarik aipagarrienak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.