Friedrich Hund
Friedrich Hund (1896ko otsailaren 4a - 1997ko martxoaren 31) fisikari alemaniarra zen, atomo eta molekulen egiturari buruz egin zuen lanagatik ezaguna.
Friedrich Hund | |||||
---|---|---|---|---|---|
1948ko apirila (juliotar egutegia) - 1948ko urria (juliotar egutegia)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Karlsruhe, 1896ko otsailaren 4a | ||||
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa | ||||
Heriotza | Göttingen, 1997ko martxoaren 31 (101 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea University of Rostock (en) Jenako Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea | ||||
Tesi zuzendaria | Max Born | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Harry Lehmann (en) Edward Teller Carl Friedrich von Weizsäcker Rudolf Ernest Peierls Gerhard Hoehler (en) Șerban Țițeica (en) Bernhard Kockel (en) Hans Heinrich Euler (en) Gerhard Heber (en) Jürgen Schnakenberg (en) Werner Renneberg (en) Georg Ludwig Hofacker (en) Edwin Karl Gora (en) Detlof Julius Alexander Ponsonby Lyon (en) Alfred Recknagel (en) | ||||
Hizkuntzak | alemana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, fisikari nuklearra eta kimikaria | ||||
Lantokia(k) | Jena eta Leipzig | ||||
Enplegatzailea(k) | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Jenako Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea University of Rostock (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) Göttingengo Zientzien Akademia International Academy of Quantum Molecular Science (en) Saxon Academy of Sciences and Humanities (en) |
Matematika, fisika eta geografia ikasi zituen Marburg eta Göttingenen. Honako unibertsitate hauetan ikertu eta fisika teorikoa irakatsi zuen:
- Göttingen (1925)
- Harvard (1926)
- Rostock (1927)
- Kopenhage (1928)
- Leipzig (1929)
- Jena (1946)
- Frankfurt (1951)
- Göttingen berriz (1957)
250 artikulu eta zientzia liburu baino gehiago argitaratu zituen, horien artean "Grundbegriffe der Physik" (Fisika funtsak) (1969), "Geschichte der Quantentheorie" (Teoria kuantikoaren historia) (2. edizioa 1975en) eta "Geschichte der physikalischen Begriffe" (Kontzeptu fisikoen historia, 2 liburutan, 2. edizioa 1978an).
Kimika kuantikoan, Hunden araua ezagutzen da, mailarik gorenean, energia bera duten orbital atomikoak daudenean, parekatu gabeko elektroien espinaren lerrokadura, ferromagnetikoa dela adierazten duena. Honekin, dioxigenoaren eta trantsiziozko metal askoren katioien paramagnetismoa azaltzen da.
Hunden gehienezko aniztasunaren printzipioa: Energia bereko orbitaletan, elektroiak, banan banan sartzen dira espin bereko orbital bakoitzean. Erdi beteta egotera iristen denean, berehala hasten da kontrako espinen parekatzea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hund |