Friedrich Hebbel

Christian Friedrich Hebbel (Wesselburen, Alemania, 1813ko martxoaren 18a - Viena, Austria, 1863ko abenduaren 13a) alemanezko antzerkigilea izan zen.

Friedrich Hebbel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristian Friedrich Hebbel
JaiotzaWesselburen, 1813ko martxoaren 18a
HerrialdeaDuchy of Holstein
HeriotzaViena, 1863ko abenduaren 13a (50 urte)
Hobiratze lekuaMatzleinsdorf Protestant Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Christine Enghaus (en) Itzuli  (1846 -
Hezkuntza
HeziketaHanburgoko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea : legal science (en) Itzuli
Gelehrtenschule des Johanneums (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea eta legelari-poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Dr. J. F. Franz eta J. F. Franz

IMDB: nm0372838 Musicbrainz: 54c15f0e-5d24-46df-a8b4-093afc57c832 Discogs: 1163881 IMSLP: Category:Hebbel,_Friedrich Edit the value on Wikidata

Bizitza

Hamalau urte zituela umezurtz gelditu zen, eta bere kabuz ikasi zuen Hanburgon eta Heidelbergen. 1842an, Danimarkako erregeak emaniko laguntzari esker Parisen izan zen (Heine ezagutu zuen han), eta Erroman urtebeteko egonaldia egin zuen. Anartean lehen obrak idatzi zituen. Ezkondu ondoren Vienara joan eta han bizi izan zen.

Bere obra dramatikoan errealitatea modu objektiboz aztertzen du, eta gizabanakoaren moralaren eta gizartearen arteko gatazka islatzen ditu. Lehen drama garrantzizkoa, Judith (1841), gai biblikoaren moldaera librea da. Maria Magdalena (1844) etika burgesaren eta ohoreaz hark duen ikusmoldearen aurkako kritika da. Herodes und Marianne (1850) obran Marianak, bere askatasuna sendotzearren, maite duen gizonari ere aurre egingo dio. Agnes Bernauer (1855) izenburukoan estatu-arrazoia delakoari buruz dihardu. Beste obra batzuk: Cyges und sein Ring (1856, Ciges eta bere eraztuna); Die Nibelungen trilogia (1862, Nibelungoak), izen bereko sagaren egokitzapena da, eta autorearen sormen dramatikoaren adierazgarri nagusia. Hebbelen obrek, neurri batean, Nietzscheren eta Ibsenen gogoeta-moldeen oinarriak eman zituzten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hebbel Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.