Friedrich Hayek

Friedrich August von Hayek (Viena, Austria, 1899ko maiatzaren 8a - Friburgo, Alemania, 1992ko martxoaren 23a) britainiar ekonomista izan zen, austriarra sortzez. 1938an Britainia Handiko herritartasuna hartu zuen.

Friedrich Hayek

Mont Pelerin Society (en) Itzuli presidentea

1947 - 1961 - Wilhelm Röpke (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaViena, 1899ko maiatzaren 8a
Herrialdea Austria
 Erresuma Batua  (1938 -
BizilekuaFriburgo
HeriotzaFriburgo, 1992ko martxoaren 23a (92 urte)
Hobiratze lekuaNeustifter Friedhof (en) Itzuli
Familia
AitaAugust von Hayek
Ezkontidea(k)Helen Berta Maria von Fritsch (en) Itzuli
Helene Bitterlich (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea Doktoretza : politika zientzia
Vienako Unibertsitatea Doktoretza : zuzenbide
Vienako Unibertsitatea
(1918 - 1923) : filosofia, Psikologia, ekonomia
Hezkuntza-mailazientzia juridikoetan doktorea
Russian and Ukrainian PhD in Political Science (en) Itzuli
Tesi zuzendariaLudwig von Mises
Friedrich von Wieser
Doktorego ikaslea(k)David D. Friedman (en) Itzuli
Marjorie Grice-Hutchinson (en) Itzuli
Abba P. Lerner (en) Itzuli
Sho-Chieh Tsiang (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, filosofoa, historialaria, politologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Salzburgoko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
London School of Economics
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaMont Pelerin Society (en) Itzuli
Econometric Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza katoliko maronita

IMDB: nm2613098 Find a Grave: 20874716 Edit the value on Wikidata
Friedrich August von Hayek.

Merkatu-ekonomiaren defendatzaile sutsu eta estatuaren esku-hartzearen etsai izaki, bere ideiak izan ziren Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganen eta Britainia Handiko Margaret Thatcherren politika ekonomikoen oinarri nagusia.

Biografia

Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen, Vienako Unibertsitatean. 1921etik 1931ra, Ikerkuntza Ekonomikorako Institutu Austriarreko zuzendari izan zen, eta 1929tik 1931ra, Vienako Unibertsitatean lan egin zuen. 1931tik 1950era bitartean, ekonomia eta estatistikako irakasle izan zen, Londresko Unibertsitatean.

Mont Pelerin Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta ohorezko lehendakari. Elkarte horrek mendebaldeko ekonomistak, legelariak, enpresaburuak eta kazetariak biltzen ditu, pentsamendu liberala aztertu eta zabaltzeko asmoz.

1951tik aurrera, zientzia moral eta sozialetako irakasle izan zen, Chicagoko Unibertsitatean. 1962an Europara itzuli zen, Friburgoko Unibertsitateko ekonomiako irakasle izendatu zutelako.

1974an, Gunnar Myrdal suediarrarekin batera, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, diruaren teoriari buruzko lanengatik, eta fenomeno ekonomiko, sozial eta instituzionalen arteko loturen azterketengatik. 1977 arte, Salzburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen.

Haren pentsamenduak sozialismotik merkatu libreko ekonomiaren defentsarainoko bidea egin zuen, eta Vienako Eskolako ekonomista nagusietako bat bihurtu zen. Haren teoriak Keynesen pentsamenduari kontrajartzen zaizkio. Ehunka saiakera eta 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.

Idazlanak

Lan nagusiak: Prezioak eta produkzioak (1931), Kapitalaren teoria hutsa (1941) eta Morrontzarako bidea (1944).

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.