Friedrich Ernst Schleiermacher
Friedrich Ernst Schleiermacher (Breslau, 1768ko azaroaren 21 – Berlin, 1834ko otsailaren 12a) alemaniar teologoa izan zen.
Friedrich Ernst Schleiermacher | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Daniel Ernst Schleiermacher |
Jaiotza | Wrocław, 1768ko azaroaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Berlin, 1834ko otsailaren 12a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Dreifaltigkeitskirchhof II (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Halle-Wittenberg (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | University of Halle-Wittenberg (en) ![]() Berlingo Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | erromantizismo eta Pietismo |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Zientzien Bavariar Akademia |
Mugimendua | German idealism (en) ![]() |
Izengoitia(k) | Pacificus Sincerus |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Bizitza
Teologia-ikasketak egin zituen Hallen, eta apaizturik Berlinen bizi izan zen 1796-1802 bitartean. 1804-1807 bitartean irakasle izan zen Halleko Unibertsitatean. 1807. urtean Berlinera itzuli zen, eta hango unibertsitatean teologia-irakasle izan zen, hil zen arte.
Platon, Spinoza, Jacobi eta Kantek eragin handia izan zuten Schleiermacherren filosofian. Arrazoi praktikoaren izatea, eta arrazoi praktikoaren eta teorikoaren arteko desberdintasuna izan zituen abiapuntu, gizabanakoaren indibidualtasuna eta inguru historikoa kontuan hartuz. Schleiermacherren arabera, ezagutza dialektikaren bitartez lortzen da. Erlijioari dagokionez, sentimenduek eta norberaren bizipenek erlijiotasunean duten garrantzia agertu zuen.
Obra nagusiak: Der christliche Glaube (1821-1831, «Kristau sinesmena»); Über die Religion: Reden an die Gebilden unter ihren Verächtern (1799, «Erlijioaren inguruan: gaitzesten dutenentzat hitzaldiak»).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.