Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorria (1122 – 1190eko ekainaren 10a) 1152ko martxoaren 4ean Frankfurten Alemaniako errege hautatu eta Akisgran-en koroatu zuten, 1154an Pavian Italiako errege koroatu zuten eta, amaitzeko, 1155eko ekainaren 18an Adrian IV.a aita santuak Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore koroatu zuen. 1178ko ekainaren 30an Arlesen Borgoinako errege aldarrikatu zuten. Bizagorri ezizena (italieraz Barbarossa eta alemanieraz Rotbart) bere agindupeko Italiako iparraldeko hirietan ipini zioten, zinez bizar gorria baitzuen.
Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1155 (egutegi gregorianoa) - 1190eko ekainaren 10a (egutegi gregorianoa)
1152 - 1190eko ekainaren 10a
1147 - 1152 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Haguenau, 1122ko abendua | ||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||
Heriotza | Göksu (en) , 1190eko ekainaren 10a (67 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Petri eliza (Antakya) | ||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Frederick II, Duke of Swabia | ||||||
Ama | Judith of Bavaria, Duchess of Swabia | ||||||
Ezkontidea(k) | Adelheid of Vohburg (en) (1147 - 1153ko martxoa) Beatriz Borgoinakoa (1156ko ekainaren 17a - 1184ko azaroaren 15a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Hohenstaufen etxea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
- Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frederiko I.a».
Bere errege aukeraketa aurretik, oinordekotzaz Suabiako dukea ere bazen (1147–1152, Frederiko III.a izenez). Hohenstaufen dinastiako Frederiko II.a dukearen semea zen. Bere ama Judith, Henrike IX. Bavariakoaren alaba zen, hortaz Frederiko Bizargorri Alemaniako bi sendi garrantzitsuetatik zetorren, horrek printze hautagai onargarria izateko sobera baldintza ematen zizkiolarik.
Istripua
1190 Ekainaren 10ean, Frederiko I.a Bizargorria enperadorea Saleph ibaian jausi zen[1]. Zer gertatu zen zehazki ez dakigu eta hainbeste eztabaida daude gai honen inguruan. Historialari batzuen arabera bihotzekoa izan zuen. Frederikoren gizon batzuk ozpinean sartu zuten bere gorputza usteldu ez zedin.
Frederikoren heriotzak izua eta kaosa ekarri zion bere gudarosteari. Hain izan zen horrela non ia gudaroste osoa desegin baitzen. Honen ondorioz, jadanik musulmanen aurkako gurutzadan erdi konkistatuta zegoen Jerusalem kristauen eskuetan ez zen erori. Bakarrik 5.000 gudari heldu ziren Acrera, izatez gudaroste askoz handiagoa zen zati txiki bat. Bizargorriren semea, Henrike VI.a Suabiakoa gelditzen zen gudarostearen zatia Jerusalemera gidatu zuen bertan lurperatzeko intentzioarekin. Hala eta guztiz, ozpinak ez zuen Bizargorriren gorputza deskonposiziotik salbatu eta ondorioz Antiokiako Keparen Elizan lurperatu zuten bere [[haragia, bere hezurrak Tiroko katedralean eta bere bihotza eta barruko organoak Tarsusen.[2]
Erreferentziak
- Comyn, pg. 267
- Canduci, pg. 263
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |
Aurrekoa Konrado III.a |
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore 1155eko ekainaren 18a–1190eko ekainaren 10a |
Ondorengoa Henrike VI.a |