Friburgo
Friburgo[1] edo Friburgo Breisgau[1] (alemanez Freiburg im Breisgau) Baden-Württemberg estatuko hiri bat da, Alemanian, Breisgau eremuan, Oihan Beltzaren mendebaldean. Friburgo eskualdeko hiriburua da. 224.191 biztanle zituen 2010ean.
Friburgo Freiburg im Breisgau | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg | ||||||||||||||||||||
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Friburgo | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Martin Horn (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Freiburg im Breisgau | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Freiburg im Breisgau | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 79098–79117 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 08311000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 47°59′42″N 7°51′00″E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 153.04 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 278 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Breisgau-Hochschwarzwald (en) eta Emmendingen (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 236.140 (2022ko abenduaren 31) 4.292 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.543 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0761, 07664, 07665 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Besançon, Innsbruck, Padua, Guildford, Madison, Matsuyama, Lviv, Granada, Isfahan, Wiwilí de Jinotega eta Jiaozuo | ||||||||||||||||||||
Matrikula | FR | ||||||||||||||||||||
freiburg.de |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Friburgo (argipena)»
Geografia eta Klima
Dreisam ibaiaren inguruan kokatzen da, Scholssbergen magaletan. Hiriaren inguruan Rosskopf eta Bromberg mendiak daude ekialdean eta Schönberg eta Tubiberg hegoaldean. Kaiserstuhl mendien eremua mendebaldean du.
Klima epel eta hezea du. 10'8 °C-ko batezbesteko tenperaturarekin Alemaniako hiri beroenetakoa da. Dena den esan beharra dago tenperatura asko aldatzen dela hiria dagoen lautadatik inguratzen duten mendietara. Prezipiatazioek bestalde Alemaniako batezbestekoa gainditzen dute, 954mm, eta gehienbat udan izaten dira.
Datu klimatikoak (Friburgo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3 | 6 | 11 | 16 | 20 | 23 | 26 | 25 | 21 | 15 | 8 | 7 | 15.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2 | -2 | 1 | 4 | 8 | 12 | 13 | 13 | 11 | 6 | 2 | -2 | 5.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 41 | 53 | 66 | 81 | 99 | 89 | 86 | 79 | 74 | 58 | 51 | 818 |
Iturria: [2] |
Historia
Friburgo 1120an Zähringerreko Dukeak izenak dioen bezala, Freiburg (hiri askea), 1090an eraikitako gazteluarekiko autonomiarekin. Koloniako ereduari jarraiki, berehala hartu zuen merkatua egiteko eskubidea eta Oihan Beltzeko merkatalgune garrantzitsu bihurtu zen. Zilarra, artilea eta egurraren esportazioan oinarritu zuen ekonomia. 1200an katedrala eraikitzen hasi zen.
Schauinsland mendiko zilar meategiek Friburgo aberastu zuten Europako hiri aberatsenetako izateraino eta Friburgotarrek Zähringerreko Dukeari 15.000 mila marko ordaidu zizkioten indartsuagoak ziren Habsburgotarren babesean jartzeko. Hauek Austria Urrunaren (Austriatik kanpora Habsburgotarrek zituzten lurren) hiriburu ezarri zuten eta harresiak altxatu zituzten. Garai hartan 8.000 biztanle eta 30 eliza zeuden hirian. 1457an Alberto VI.a Austriakoak Unibertsitatea sortu zuen.
XVItik urrerako mendeak gogorrak izan ziren hiriarentzat. Erreforma Protestantea onartu ez eta Katoliko izatea erabaki zuen. Izurriek eraginda sorgin ehizak izan ziren (1536, 1599) eta sorgin ugari erre zituzten. Hogeita Hamar Urteko Gerrak (1618-48) Friburgoren populazioa 10.000tik 2.000ra jeitsi zuen eta hiria eskuz esku ibili zuten austriarrek, frantziarrek, suediarrek eta espainiarrek, 1745ean berriro Austriak hartu zuen arte. Napoleonek 1805ean Rhineko Konfederazioan sartu zuen eta 1815etik aurrera Badenen egon da.
Bigarren Mundu Gerran britainiarrek gogor bonbakatu zuten eta 1945ean Frantziarren Okupazio eremua gelditu zen. Frantziako armadak bertan jarraitu izan du 1991 arte.
Ondasun nabarmenak
- Friburgoko Münster (Freiburger Münster): 1200 eta 1330 artean eraikitako katedrale gotikoa da. Dorre ikusgarria du 116 metrotako garaiera duena.
- Merkatal etxe historikoa (Historisches Kaufhaus): XVI mendeko etxe gotikoa, inguruko finantza erdigunea izateko egina.
- Schlossberg mendia: "Gazteluaren mendia" esan nahi du. Bertan oraindik 1090an eraikitako gazteluaren hondarrak ikus daitezke.
- Unibertsitate auzoa: Antzinako eraikinak eta art nouveau estiloko eraikinak nahasten dira auzo honetan.
Ekologia
Vauban hirian dagoen ekoauzoa da, 5.000 biztanle eta 600 lanpostu dituena, "eredu iraunkorreko auzo" izateko eraiki da.
Kirolak
Hiriko futbol taldea Freiburger FC da. Gaur egun behe mailatan ari bada ere 1907an Alemaniako Txapelketa irabazi zuen.
Hiri senidetuak
Friburgo ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
- 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- http://www.intellicast.com/Local/History.aspx?location=GMXX0041 Intellicast
Demografia
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
- Friburgoko Udalaren webgunea (Alemanez)