Free Cinema
Free Cinema Erresuma Batuko zinema mugimendua da, 1956ko otsailaren “Angry young menen manifestua”ri esker sortu eta 1960ko hamarkadan zehar iraun zuena.[1] Fikziozko filmetan zein dokumentaletan estetika errealista izateak du ezaugarri nagusia, Hollywooden eta britainiar zinema klasikoaren kontra ateraz. Lindsay Anderson, nahiz eta gero mugimenduaren etiketaren kontra egin, bere sortzaileetako bat izan zen eta Karel Reisz, Tony Richardson eta Lorenza Mazzetti (K, Together) bere kide nagusienetarikoak.
Hona hemen Free Cinema mugimenduaren filmik nabarmenenak:
- K (1953) zuz.: zuz.: Lorenza Mazzetti.
- Together [1956] zuz.: Lorenza Mazzetti.
- Room at the Top (1958).
- Look Back in Anger (1959).
- Saturday Night and Sunday Morning (1960).
- A Taste of Honey (1961).
- The Loneliness of the Long Distance Runner (1962).
- This Sporting Life (1963).
- If... (1969).
Erreferentziak
- (Frantsesez) Hayward, Susan. (1990eko apirila). «1952-1963 : Le Free Cinema et la British New Wave» CinémAction in: Les grandes écoles esthétiques. (Corlet-Télérama) (55): 64-69..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.