Fredric March
Fredric March (Racine, 1897ko abuztuaren 31 – Los Angeles, 1975eko apirilaren 14a) aktore estatubatuarra izan zen. Benetako izena Ernest Frederick McIntyre Bickel zuen eta Racinen, Wisconsinen, munduratu zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Wisconsin-Madison unibertsitatean jardun zuen. Banku batean ekin zion lanari, baina apendizitis larri batek zer pentsatu eman zion eta bestelako beharra nahi zuela erabaki zuen. Figurazio eta estra lanetan ibili zen hainbat filmetan 1920an hasita, eta 1926an Broadwayra jo zuen, handik gutxira Paramount Pictures konpainiarekin sinatzeko.
Fredric March | |
---|---|
![]() (1940) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Racine, 1897ko abuztuaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1975eko apirilaren 14a (77 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ellis Baker Florence Eldridge (1927 - 1975) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Washington Park High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lanak
1930ean Oscar sarietarako lehen izendapena jaso zuen ( The Royal Family of Broadway), eta bi urte geroxeago lehenengoa irabazi: gizonezko aktore onenaren Oscar saria eman zioten Dr. Jekyll and Mr. Hyde filmean eginiko lanagatik. 1946an, ostera ere sari berori irabazi zuen: The Best Years of Our Lives.
Marchek zinemarako zein antzerkirako lanak osatu zituen bere ibilbidean, ezin bata edo bestea alde batera laga. Ez zuen estudioekin epe luzerako kontraturik sinatu, eta agian horregatik ez zuen, bere garaiko aktoreek egin ez zuten legez, hainbeste filmetan parte hartu. Arthur Miller antzerkigilea Marchen auzokoa zen eta Death of a Saleman lana 1949an Elia Kazanek zinemara egokitu behar izan zuenean Fredric aritzea nahi zuen idazleak. Aktoreak, ordea, ezetz esan zion eskaintzari; eta beharbada damutu zitzaion, handik hiru urtera antzezlanaren bigarren bertsioan parte hartu baitzuen, 1951n Laslo Benedek-ek zuzendua. Oskar sarietarako izendatu zuten ostera ere.
_Spencer_Tracy_Fredric_March.jpg.webp)
Azken aldiko lanik garrantzitsuena akaso Spencer Tracyrekin batera antzeztutako Inherit the Wind (1960) filma izan zen.
Florence Eldridge aktorearekin ezkondu zen 1927an eta Connecticut izan zuen bizileku. Ideia aurrerakoiak zituen, eta kritika nahikotxo jaso zituen Espainiako Gerra Zibila zenekoan jendaurrean errepublikanoen alde azaldu izanagatik.
Gaixo zela lan ederra egin zuen 1973ko The Iceman Cometh filmean. Prostatako minbiziak jota hil zen 1975ean.
Filmografia
|
|
Oscar Sarietarako izendapenak
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fredric March ![]() |
![]() ![]() |
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |