Frederick Weld
Sir Frederick Aloysius Weld (Bridport, Dorset, 1823ko maiatzaren 9a - Chideock, Dorset, 1891ko uztailaren 20a) ingeles administratzaile kolonial eta politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1864tik 1865era.
Frederick Weld | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1875eko urtarrilaren 13a - 1880ko apirilaren 5a ← Charles Du Cane (en) - George Strahan (en) →
1869ko irailaren 30a - 1875eko urtarrilaren 13a ← Benjamin Pine (en) - William Robinson (en) →
1864ko azaroaren 24a - 1865eko urriaren 16a ← Frederick Whitaker - Edward Stafford →
1860ko azaroaren 10a - 1861eko uztailaren 12a ← William Richmond - Walter Baldock Durrant Mantell (en) →
Barrutia: Wairau (en) | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Bridport (en) , 1823ko maiatzaren 9a | ||||||||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||||||
Heriotza | Chideock (en) , 1891ko uztailaren 20a (68 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Humphrey Weld | ||||||||||
Ama | Christina Maria Clifford | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Filumena March Phillipps (en) (1859ko martxoaren 3a - ezezaguna) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Stonyhurst College (en) | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
Familia katoliko bateko kidea zen eta heziketa ona jaso zuen Ingalaterran eta Europan, filosofia, kimika, hizkuntza eta zuzenbideko ikasketekin. Britainiar kolonietan karrera bat jarraitzea erabaki zuen eta 1844an Zeelanda Berrira iritsi zen.
Abeltzaintzari ekin ondoren, katolikoen aurkako diskriminazioaren aurka jarri zen politikan. 1851n parlamentuan sartu zen eta 1860an Edward Stafforden gobernuan. 1864tik 1865era Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen. Hiriburua Aucklandetik Wellingtoneraino eraman zuen, maorien lurrak konfiskatu zituen eta britainiar tropak Zeelanda Berritik ateratzea lortu zuen.
Ondoren, Mendebaldeko Australiako (1869-1875), Tasmaniako (1875- 1880) eta Malaysiar Estatuetako (1880-1887) gobernadorea izan zen.