Frederick Brooks

Frederick Phillips Brooks, Jr. (Durham, 1931ko apirilaren 19a Chapel Hill, Ipar Carolina,.2022ko azaroaren 17a) [1] [2] software-ingeniaria eta informatikaria izan zen, OS/360 sistema eragilearen garapenaren gidaritzagatik ezaguna, eta geroago idatzi zuen zintzotasunez prozesuari buruz The Mythical Man-Month liburu ospetsuan. "Esperientzia umiliagarria da mila milioiko akats bat egitea, baina oso gogoangarria ere bada". Brooksek Turing saria jaso zuen 1999an "konputagailuen arkitekturari, sistema eragileei eta software ingeniaritzari egindako ekarpenengatik".

Frederick Brooks

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrederick Phillips Brooks Jr.
JaiotzaDurham, 1931ko apirilaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChapel Hill (Ipar Carolina), 2022ko azaroaren 17a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Duke Unibertsitatea
Harvard School of Engineering and Applied Sciences (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaHoward Hathaway Aiken
Doktorego ikaslea(k)Rui Bastos (en) Itzuli
Kevin Arthur (en) Itzuli
David Luebke (en) Itzuli
Mark R. Mine (en) Itzuli
Jeffrey P. Hultquist (en) Itzuli
Richard L. Holloway (en) Itzuli
Amitabh Varshney (en) Itzuli
Russell M. Taylor, II (en) Itzuli
Elton P. Amburn (en) Itzuli
Penny Rheingans (en) Itzuli
James Che-Ming Chung (en) Itzuli
Lawrence D. Bergman (en) Itzuli
Mark C. Surles (en) Itzuli
Russell Tuck (en) Itzuli
Ming Ouhyoung (en) Itzuli
Mark C. Davis (en) Itzuli
John M. Airey (en) Itzuli
Andrew S. Glassner (en) Itzuli
Thomas V. Williams (en) Itzuli
James S. Lipscomb (en) Itzuli
F. Donelson Smith (en) Itzuli
Thomas H. Dunigan, Jr. (en) Itzuli
Edward G. Britton (en) Itzuli
Paul J. Kilpatrick (en) Itzuli
James W. Sneeringer (en) Itzuli
Cheryl C. Sneeringer (en) Itzuli
J. Craig Mudge (en) Itzuli
William V. Wright (en) Itzuli
Jan S. Prokop (en) Itzuli
Alfred Paul Oliver (en) Itzuli
William Y. Stevens (en) Itzuli
Jason J. Jerald (en) Itzuli
Benjamin Lok (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, informatikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)IBM  (1956 -  1965)
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea  (1965 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Association for Computing Machinery

cs.unc.edu…
Musicbrainz: 044e94ab-80b7-4259-a8e7-c9c1adc35962 Edit the value on Wikidata

Biografia

Durham-en (Ipar Carolina) jaioa, Duke Unibertsitatean ikasi zuen, 1953an graduatu zen. Harvard Unibertsitatean matematika aplikatuan doktoregoa lortu zuen 1956an. Howard Aiken bere tesi zuzendaria izan zen.

Brooks IBM-n sartu zen 1956an, Poughkeepsie eta Yorktown-en (New York) lan egiten. IBM 7030 (10 milioi dolarreko superordenagailu zientifikoa Los Alamos Laborategi Zientifikorako) eta Harvest ordenagailuen arkitekturan lan egin zuen, gero System/360 familiako ordenagailuen eta haiek exekutatzen zuten softwarearen garapena gidatuz.

The Mythical Man-Month-en egin zuen Brooksek bere ohar ospetsua: "Langileak atzeratutako proiektu bati gehitzeak are gehiago atzeratuko du". Harrezkero, hori "Brooks-en legea" bezala ezagutzen da. The Mythical Man-Month-ez gain, Brooks No Silver Bullet saiakeragatik da ezaguna, software ingeniaritzari buruzkoa.

1965ean, Brooksek IBM utzi zuen Ipar Carolinako Unibertsitateko Chapel Hill-eko Informatika Saila sortzeko, non dekano izan zen 20 urtez. 2004an oraindik ikerketa jardueretan aritzen zen, batez ere errealitate birtualean eta bistaratze zientifikoan. 2005eko urtarrilean urteko Alan Turing Masterclass-a eman zuen Londresko IEE/BCS-en aurrean, "Lankidetza eta Telelankidetza Diseinuan" gaiari buruz.

Brooks kristau praktikatzailea zen, oso aktiboa komunitate ebanjelikoan. [3]

Liburuak

  • Brooks, Frederick (1963). Automatic Data Processing. 
  • Brooks, F. e Iverson, K. (1965). Automatic Data Processing, System/360 Edition. 
  • Brooks, F. (1975, 2ª ed. 1995). The Mythical Man-Month: Essays on Software Engineering. ISBN 0-201-83595-9
  • Brooks, F. (1987). No Silver Bullet: Essence and Accidents of Software Engineering. ISBN 0-201-83595-9.  (The Mythical Man-Month-ren bigarren edizioan berrargitaratua)
  • Brooks, F. y G. A. Blaauw (1997). Computer Architecture: Concepts and Evolution. ISBN 0-201-10557-8

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.