Freddie Oversteegen

Freddie Nanda Dekker-Oversteegen (1925eko irailaren 6a - 2018ko irailaren 5aII. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan Herbehereetako erresistentzia komunistako kide izan zen.

Freddie Oversteegen

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFreddie Nanda Oversteegen
JaiotzaSchoten (en) Itzuli, 1925eko irailaren 6a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaDriehuis (en) Itzuli, 2018ko irailaren 5a (92 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea
Lantokia(k)Herbehereak
Jasotako sariak
KidetzaRaad van Verzet (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Lehen urteak

Freddie Oversteegen 1925eko irailaren 6an jaio zen Schoten herrian, Herbehereetan.[1] Truus Menger-Oversteegen ahizpa zaharragoa zuen.[2] Bera eta bere familia gabarra batean bizi ziren. Gerra baino lehen, Oversteegen familiak Lituanako jendea babesten zuen itsasontzian, ezkutuan.[3] Bere gurasoen dibortzioaren ondoren, Oversteegen amak hezi zuen, printzipio komunistak irakatsi zizkionak.[2] Gabarratik apartamentu txiki batera joan zen.[3] Oversteegenen ama geroago berriz ezkondu eta semea erditu zen. Familia pobrezian bizi zen.[2]

Bigarren Mundu Gerra

Gerra garaian, Oversteegen familiak judutar bikote bat ezkutatu zuen etxean.[3] Freddie Oversteegen eta Truus, bere ahizpa zaharrena, nazien kontrako panfletoak zabaltzen hasi ziren eta honek Haarlemgo Erresistentziarako Batzordeko Frans van der Wiel komandantearen arreta erakarri zuen. Beren amaren baimenarekin, neskek Erresistentzia Batzordearekin bat egin zuten, esfortzu koordinatu batean sartuz.[2] Freddiek hamalau urte zituen garai hartan.[3] [4]

Oversteegen, bere ahizpa eta haien laguna Hannie Schaftek Herbehereetako nazien presentzia militarrari sabotaia egiten zioten. Dinamita erabili zuten zubiak eta trenbide ibilbideak desgaitzeko.[5] Gainera, haur juduak lagundu zituzten herrialdetik ateratzen edo kontzentrazio esparruetatik ihes egiten lagunduz.[2]

Oversteegen ahizpek eta Schaftek soldadu alemaniarrak hil zituzten ere, Freddie izanik nesketan lehena soldadu bat hiltzen bizikletan zihoazela tiro eginez. Soldaduak basora erakartzen zituzten, proposamen erromantiko baten aitzakian eta, ondoren, hil egin zituzten. Oversteegen tabernetan soldaduei hurbildu eta basora "paseotxo batera" joateko eskatzen zien.[2]

Gerraostea

Oversteegen ahizpak bizirik irten ziren gerratik baina Hannie Schaft, beren lagun ilegorria, naziek harrapatu eta hil zuten, errenditu baino aste gutxi batzu lehenago.[6]

Oversteegen Hannie Schaft Fundazio Nazionaleko kide izan zen, bere arreba, Truusek ezarri zuena.[2] 2014anMark Rutte Holandako lehen ministroak, gerraren aurkako erresistentzia egiteagatik Mobiltization War Cross (Mobilisatie-Oorlogskruis) domina eman zien Freddie eta Truusi.[1][7] Haarlemen kale bat ere bada bere izena duena.[8]

Oversteegenek zenbait bihotzeko jasan zituen bere bizitzaren bukaera aldera. 2018ko irailaren 5ean hil egin zen Driehuiseko erizaintza etxean, bere laurogeita hamahirugarren urtebetetzea baino egun bat lehenago.[1][2]

Bizitza pertsonala

Freddie Oversteegen Jan Dekkerekin ezkondu zen. Hiru seme izan zituzten.[2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Roberts, Sam. (2018-09-25). «Freddie Oversteegen, Gritty Dutch Resistance Fighter, Dies at 92» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. (Ingelesez) «Freddie Oversteegen, Dutch resistance fighter who killed Nazis through seduction, dies at 92» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  3. (Ingelesez) Spanjer, Noor. (2016-05-11). «This 90-Year-Old Lady Seduced and Killed Nazis as a Teenager» Vice (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  4. (Ingelesez) Killeen, Matt. (2018). Orphan Monster Spy. Penguin ISBN 9780451478733. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  5. (Ingelesez) Atwood, Kathryn. (2011-03-01). Women Heroes of World War II: 26 Stories of Espionage, Sabotage, Resistance, and Rescue. Chicago Review Press ISBN 9781569768525. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  6. Txantiloi:En-NZ Aldersley, Miranda. (2018-09-24). The girl who executed Nazis after seducing them in bars dies aged 92. ISSN 1170-0777. (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  7. (Ingelesez) «Resistance sisters honoured almost 70 years after the end of WWII» DutchNews.nl 2014-04-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  8. Futselaar, R., ed., Buchheim, E.. (2014). Under Fire: Women and World War II: Yearbook of Women’s History/Jaarboek voor Vrouwengeschiedenis 34. Uitgeverij Verloren, 147 or. ISBN 9789087044756..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.