Fred Zinnemann
Fred Zinnemann (Viena, 1907ko apirilaren 29 – Londres, 1997ko martxoaren 14) judutar jatorrizko Austriako zinema zuzendaria da.
Fred Zinnemann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rzeszów eta Viena, 1907ko apirilaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | Londres, 1997ko martxoaren 14a (89 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea École nationale supérieure Louis-Lumière (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, argazkilaria, errealizadorea eta producer (en) |
Lantokia(k) | New York |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Alemanian Billy Wilder eta beste batzuen lagun hasi zen zinemagintzan. Ameriketako Estatu Batuetara joan zen orduan, ikastera. Hollywooden extra gisa hasi zen. Zuzendari bezalako lehen filmak ez ziren oso nabarmenak, baina 1944an haren lehen arrakasta lortu zuen: The Seventh Cross Spencer Tracyrekin.
Genero ezberdineko film asko zuzendu zuen. Berak zuzendutako 19 aktoreek Oscar saria eskuratu zuten. Haien artean: Frank Sinatra, Audrey Hepburn, Glynis Johns, Paul Scofield, Robert Shaw, Wendy Hiller, Jason Robards, Vanessa Redgrave, Jane Fonda, Gary Cooper eta Maximilian Schell. Aktoreen hautaketari zegokion oso trebea izan zen beti Zinnemann.
Sei hamarkadatan Zinnemannek 22 film luze zuzendu ditu. Artisau saiatua, zertzelada guztietan jartzen zuen arreta. Haren filmetan, pertsonaien dilema moralak dira hizpide nagusietakoa. Protagonistak ausart jokatu behar du haren sinesmenen defentsan.
Filmografia hautatua
- The Search (1948)
- The Men (1950)
- High Noon (1952)
- From Here to Eternity (1953)
- Oklahoma! (1956)
- The Nun's Story (1959)
- The Sundowners (1960)
- Behold a Pale Horse (1964)
- A Man for All Seasons (1966)
- The Day of the Jackal (1973)
- Julia (1977)
- Five Days One Summer (1982)