Fred Vargas
Fred Vargas, Frédérique Audoin-Rouzeau idazlearen izengoitia (Paris, 1957ko ekainaren 7) historialari eta arrakasta handiko polizia eleberrien egilea da. Ezkerreko militantea da baita ere.
Fred Vargas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1957ko ekainaren 7a (66 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Aita | Philippe Audoin |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | José Garanger (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, arkeologoa, historialaria eta autorea |
Enplegatzailea(k) | CNRS Pasteur Institutua |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | literary movement (en) |
Izengoitia(k) | Fred Vargas |
Genero artistikoa | Nobela poliziakoa |
|
Izengoitia
Idazleal "Vargas" izengoitia hartu zuen, bere ahizpa bizkia, Joëlle margolaria, Jo Vargas bezala sinatzen zuelako. Izenaren jatorria The Barefoot Contessa filman bilatu behar dugu; hartan Ava Gardnerrek Maria Vargasen papera egiten zuen.
Biografia
Frédérique Audoin-Rouzeau, Parisen jaioa, Philippe Audoin idazle surrealistaren alaba da. Bere anaia Stéphane Audoin-Rouzeau historialaria, bestetik, Lehen Mundu Gerran espezialista.[1] Frédérique ere historialaria da baina arkeozoologian espezializatuta, hau da, inguru arkeologikoetan agertzen diren animalien aztarnak ikertzen dituen espezialista. 2003an Izurri Beltzari buruzko saiakera zientifikoa idatzi zuen, Les Chemins de la peste, le rat, la puce et l'homme.[2] 1986an, bere eleberria L'Homme à l'envers polizia eleberria Coñac Jaialdiaren saria jaso zuen; haren esanetan, horrelako eleberriak entretenitzeko erabiltzen omen ditu. Oso pertsona timidoa da eta, horregatik, ez ditu autografoak sinatzen.
Ideologikoki, Fred Vargas 2009ko ekainaren 7ko Europa Batasuneko hauteskundetan Daniel Cohn-Bendit hautagiari eta Europe Écologie alderdi berdearen zerrendei lagundu zien. Helburu horrekin "Nous y sommes" izenburuko manifestua sinatu zuen.[3] Aurretik ere, 2004an aktiboki Cesare Battisti ezkerreko militante italiarraren aldeko eta haren estradizioaren aurkako mugimenduan hartu zuen parte.[4]
Obra
Jean-Baptiste Adamsberg komisarioaren saila
- L'Homme aux cercles bleus (1991) - Saint-Nazaire jaialdiaren saria, 1992.
- L'Homme à l'envers (1999) - Eleberri Beltzaren Sari Nagusia Cognac-en, 2000, Kritikaren Misterio Saria 2000.
- Pars vite et reviens tard (2001) - Prix des libraires 2002, Prix des lectrices ELLE 2002, Deutscher Krimipreis.
- Sous les vents de Neptune (2004)
- Dans les bois éternels (2006)
- Un lieu incertain (2008)
- L'Armée furieuse (2011)
- Temps glaciaires (2015) - Landerneau polar saria 2015
- Quand sort la recluse (2017)
Ebanjelariak saila
- Debout les morts (1995)
- Un peu plus loin sur la droite (1996)
- Sans feu ni lieu (1997)
Ebanjelariak ere Adamsberg komisarioaren zenbait eleberritan agertzen dira.
Beste eleberriak
- Les Jeux de l'amour et de la mort (1986)
- L'École du crime (1987)
- Ceux qui vont mourir te saluent (1994) Eleberri hau 1994an agertu zen baina 1987an idatzia zegoen, L'Homme aux cercles bleus aurretik.
Commissaire Jean-Baptiste Adamsbergen saila
- Coule la Seine (2002). Ilustrazioak Edmond Baudoinenak dira eta hiru eleberri labur hauek bildu zituen:
- Salut et Liberté (1997, aurretik Le Monde egunkarian plazaratuta)
- La Nuit des brutes (1999, aurretik Contes noirs de fin de siècle liburuan jasota)
- Cinq francs pièce (2000, aurretik Des mots pour la vie — Le secours populaire français liburuan argitaratuta)
Série Commissaire Jean-Baptiste Adamsberg
- Les Quatre Fleuves, scénario de Fred Vargas, dessins de Baudoin (2000) - Prix ALPH-ART du meilleur scénario, Angoulême 2001.
- Le Marchand d'éponges, adaptation de la nouvelle Cinq francs pièce déjà incluse dans le recueil Coule la Seine, dessins de Baudoin (2010)
Saiakerak
- Petit traité de toutes vérités sur l'existence (2001)
- Critique de l'anxiété pure (2003)
- La Vérité sur Cesare Battisti, Fred Vargasek bildutako testuak (2004)
- Carlos A.Lungarzo, Cesare Battisti les coulisses obscures, aurkezpena eta hitzaurrea Fred Vargasena da (2014)
Moldaketak
Fred Vargasen eleberri asko audio liburuak bezala argitaratu dira, baita irratirako moldaketak. Hemen ez ditugu jasoko.
Zineman
- 2007 : Pars vite et reviens tard, Régis Wargnier zuzendariaren filma
Telebistan
- 2008 : Sous les vents de Neptune (telesaila), Josée Dayanena
- 2009 : L'homme aux cercles bleus de Josée Dayan
- 2009 : L'homme à l'envers, Josée Dayanena
- 2010 : Un lieu incertain, Josée Dayanena
Erreferentziak
- http://enviedailleurs.forumpro.fr/liens-divers-f35/famille-audoin-Rouzeau-t2851.htm Famille Audoin-Rouzeau
- http://www.parutions.com/pages/1-4-6-3568.html "Les chemins de la peste - Le rat, la puce et l'homme"
- https://web.archive.org/web/20100212222014/http://www.europeecologie.fr/blog/nous-y-sommes
- https://www.actualitte.com/article/monde-edition/le-combat-de-fred-vargas-pour-cesare-battisti/2961
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Fred Vargasen biografia.
- (Frantsesez):Jean-Baptiste Adamsberge komisarioaren saila.
- (Gaztelaniaz):2005eko elkarrizketa El País egunkarian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fred Vargas |