Fred Timakata
Frederick "Fred" Karlomuana Timakata (Emae, 1936 – 1995) vanuatuar artzain metodista eta politikaria izan zen. Vanuatuko 2. presidentea izan zen 1989tik 1994ra.
Fred Timakata | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1983ko azaroa - 1987ko azaroa
1979 - 1980
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Emae (en) , 1936 | ||||||
Herrialdea | Vanuatu | ||||||
Heriotza | 1995eko martxoaren 21a (58/59 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | anglikanismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Vanua'aku Pati (en) |
Irakasle izateko ikasi zuen eta eskolak eman zituen Espiritu Santo uhartean. Fijiko Metodista Ikastetxe Teologikoan ere ikasi zuen eta parrokia bateko artzain izan zen hainbat urtez.
Hebrida Berrien Alderdi Nazionalaren sortzaileetako bat izan zen, eta 1973an alderdiko presidenteorde hautatu zuten. 1980an independentzia lortu ondoren, lehen ministrorde izendatu zuten. 1983tik 1987ra parlamentuko presidente izan zen eta 1984an laburki herrialdeko jarduneko presidente.
1989an hautatu zuten lehendakari, eta 1989ko urtarrilaren 30etik 1994ko urtarrilaren 30era arte egon zen agintean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Vanuatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.