Fred Hollows
Frederick Cossom "Fred" Hollows (Dunedin, Zeelanda Berria, 1929ko apirilaren 9a - Sydney, 1993ko otsailaren 10a) australiar oftalmologoa izan zen. Zeelanda Berrian eta Britainia Handian egin zituen ikasketak. 1965ean, Australian, Hego Gales Berriko Unibertsitateko irakasle izan zen, eta Galesko Printzearen Erietxeko oftalmologia saileko buru, Sydneyn. Bertako indiarrak artatzeko mediku zerbitzua sortu zuen, eta itsutasuna sortzen duten begi infekzioei aurrea hartzen aitzindari izan zen. Eritrean, Austcarrekin batera, itsumenari aurrea hartzeko programa bat bultzatu zuen. Programa horren barruan, medikuak prestatu zituen ebakuntza oftalmologiko errazak egiteko, eta plastikozko lenteak sortzeko fabrika bat zabaldu zuen. Aurrerago, antzeko proiektuetan parte hartu zuen beste herrialde batzuetan: Vietnam, Bangladesh eta Nepalen, besteak beste.
Fred Hollows | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Frederick Cossom Hollows |
Jaiotza | Dunedin, 1929ko apirilaren 9a |
Herrialdea | Zeelanda Berria Australia (1989 - |
Bizilekua | Randwick (en) Randwick (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Sydney, 1993ko otsailaren 10a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Bourke |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gabi Hollows (en) (1980 - 1993) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) Dunedin School of Medicine (en) |
Hezkuntza-maila | Artean graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | oftalmologoa eta zirujaua |
Enplegatzailea(k) | Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | New Zealand Alpine Club (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Communist Party of New Zealand (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.