Fred Akuffo
Frederick William "Fred" Kwasi Akuffo (Akropong, Urre Kosta, 1937ko martxoaren 21a - Akkra, 1979ko ekainaren 26a) ghanatar militarra eta politikaria izan zen. 1979-1981 bitartean Ghanako Errepublikako presidentea izan zen.
Fred Akuffo | |||||
---|---|---|---|---|---|
1978ko uztailaren 5a - 1979ko ekainaren 4a ← Ignatius Kutu Acheampong - Jerry Rawlings →
1978ko uztailaren 5a - 1979ko ekainaren 4a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Akropong (en) , 1937ko martxoaren 21a | ||||
Herrialdea | Ghana | ||||
Heriotza | Akkra, 1979ko ekainaren 26a (42 urte) | ||||
Heriotza modua | : bala zauria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Royal Military Academy Sandhurst (en) Presbyterian Boys' Senior High School (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, militarra eta soldadua | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Ghana Army (en) | ||||
Gradua | teniente jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Kongoko krisialdia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Presbiterianismoa | ||||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Bizitza
Fred Akuffo Akropongen jaio zen, 1937ko martxoaren 21ean. 1957an armadan sarturik, Ingalaterran eta Indian osatu zituen bere ikasketak. Komandante maila erdietsi zuen 1974an, eta Defentsaren Estatu Nagusiko buru izendatu zuten 1976an. 1978ko uztailaren 5ean, Ignatius Kutu Acheampong presidentea eraitsi zuen estatu kolpea zuzendu, eta estatuburu bilakatu zen. Horren ondoren, hauteskundeak antolatzeari ekin zion, baina 1979ko ekainaren 4an Jerry John Rawlingsek beste estatu kolpe bat jo eta kargugabetu zuen. Atxilotua izan zen, eta 1979ko ekainaren 26a fusilatu zuten Akwasi Afrifa presidente ohiarekin batera.[1]
Erreferentziak
- The OmanbaPa Research Group. Brief Profile: Frederick William Kwasi Akuffo. justiceghana.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).