Frealaf
Frealaf Hildeson, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohango hamargarren erregea izan zen eta bigarren oinordekotza leinuko lehenengoa.
Historia
Helm Burdinazko Eskuren iloba izan zen, eta hau eta bere lehengusuak Kuernabillako setioan, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2759an hilak izan ondoren errege bihurtu zen.
Frealaf, Edoras birkonkistatzeko kanpaina ausart baten buru izan zen. Berreskuratzea eta Dunledinarrak, Isen eta Adorn ibaiak zeharkatu arte kanporatzea lortu zuen, honela Rohan askatuz.
Bere koroaketan, Saruman, denbora luzez bertatik kanpo egon izan ondoren agertu zen, bere laguntza eta adiskidetasuna eskainiz. Honegatik eta Frealafen aholkuz, Beren Gondorrekoak, Sarumani, Orthanceko giltzak eta Isengardeko lurraldea eman zizkion, azken honetan bizi zedin, dunledinarren konkista saiakeretatik babesteko baldintza bakarrarekin.
39 urteko erregealdia izan zuen, 2798an hil zen arte, eta, bere oinordekoa, bere seme Brytta izan zen.
Aurrekoa Helm |
Rohaneko erregea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2759-2798 |
Ondorengoa Brytta |